Categories: 1

Igogailuan larrua jotzeko teknika

Nork ez du izan noizbait igogailuan txortan egiteko fantasia? Askok amesten dute igogailuan sexu saio motza izatea, dela bikotekidearekin edo dela une horretan bertan dagoen ezezagun batekin.

Fantasia kitzikagarri hori egia bilakatu nahi baduzu, hona hemen dena ondo irteteko eta unea ahalik eta gehien disfrutatzeko aholku batzuk.

Bizilagunen batek saioaren erdian harrapatzeak beldurtzen zaitu? Igogailua matxuratuta dagoela dioen karteltxo bat jarrita konpon daiteke hori. Horrela, zu eta bikotekideak inork eragotzi gabe erabili ahal izango duzue.

Arrisku sentsazioa gogoko baduzu, sexu harremanak igogailua martxan dagoela norbaitek atzematearen ideiak bero-bero jarriko zaitu. Hala ere, jende askorik ibiltzen ez den orduan egitea gomendatzen dizugu.

Horrelako lekuetan larrua jotzeko posturarik honena zutikakoa da. Izkinen kontra jartzea da praktikoena eta gutxienez esku bat aginteen gainean. Erosoena neska hanka baten gainean egotea da, besteak bikotekidearen gerria inguratzen duelarik. Mutilak, bestalde, aginteetan izan dezake eskua koitoa gauzatzean gelditzeko botoiari sakatzeko.

Alaitz Artozabal

View Comments

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago