Categories: Aholkuak

Bikotekideak lagundurik, ekin masturbazioari

Zergatik ez masturbatu bikotekidearekin batera? Bikotekide finkorik ez dutenek euren sexu grinak asetzeko darabilten ihesbide bezala ikusten dute masturbazioa askok. “Nire bikotekideak ez du masturbatu beharrik, nik badakit eta zer behar duen” dioten berberak dira. Oso oker dabiltza, ordea.

Egia da bi pertsonaren arteko sexua bizitzako alderdi garrantzitsu eta beharrizanen asegarri dela. Hala ere, masturbazioak bikotekideak baino hobeto bete dezake gure zenbait premia.

Bizitza sexual sano eta betea izateko, masturbazioa kontuan hartu beharreko jarduera da. Geure burua hobeto ezagutzen laguntzen du eta aberasgarria da. Gure gorputza kitzikatzeko modurik onenak zeintzuk diren jabetzeko garaia da.

Horrez gain, arazo sexual bat izanez gero, berau gainditzeko era izan daiteke masturbazioa. Bikotekidearen presiorik gabe, norbera nahikoa lasaitu eta erlaxatzeko beta ematen du, horrela edozein arazo gainditzen saiatzeko.

Azkenik, kontuan hartu beharreko xehetasun bat. Jende askoren ustetan, masturbatzeak sexu grina agortzen du. Hori ez da inolaz ere egia. Bakarkako sexuak ere, gure sen erotiko eta beroenak pizten ditu. Gainera, bikotekidearen erritmo sexuala ezberdina denean, alternatiba egokia izan daiteke masturbazioa.

Alaitz Artozabal

View Comments

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago