Ba al dago pertsona asexualik?

Pertsona denak sexualak direla uste dugu. Izan ere, bizitzaren aurrean hartzen ditugun jarrera eta arrazoiketa askok sexua dute iturburu edo ideia nagusi bezala. Egia da hori sexua plazerarekin, maitasunarekin, desirarekin… lotzen duen jendearentzat. Baina, gizon eta emakumeen artean bada sexualitateak axola ez dionik.

Pertsona hauek, ez dute sexu erakarpenik ere sentitzen. Horrela, asexual izatea ezin dezakegu sexu aukera bezala definitu. Gai honetan adituak diren psikologo eta psikiatrek desoreka pertsonalen artean kokatzen dute sexu gabetasun hori.

Asexualitatearen kausa nagusietako bat pertsona hauen iraganean aurki dezakegu, batez ere heziketa errepresiogile eta txikitako traumaren batean. Zalantza nagusi bat sortzen du, ordea, kontu honek: izan dezake bikotekiderik asexual batek? Egia da izan dezakeela baina bikotekideak argi izango beharko du harreman erromantiko bat izango dutela, inola ere ez desira eta pasioa.

Hala ere, beste norbaitekin bizi nahi izanez gero, asexualak bikotekideari beste norbaitekin oheratzen uztea pentsatu beharko du. Bestela, erosoagoa dena, sexuarekiko sentimendu berdinak dituen norbaitekin elkartzea izan daiteke irtenbidea.

Dena den, esan beharra dago aditu askorentzat asexualitate osoa ez dela existitzen. Izan ere, sexuaren ukapen horrek berez dakar sexualitatearekiko jarrera hartzea.

Alaitz Artozabal

View Comments

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago