Categories: Eguneko informazioa

Sexua: derrigorrezko irakasgaia

Txinako Hezkuntza Ministerioak jakinarazi duenez “Maitasunaren psikologia eta sexua” irakasgaia derrigorrezkoa izango da unibertsitateetan. Orain arte aukerazko irakasgaia zen, baina, sexuaren fisiologia eta psikologia ikasteak duen garrantziaz jabetuta, derrigorrezkoa izatea erabaki dute herrialde honetako agintariek.

Hain zuzen ere, gazteei maitasunaren psikologia eta sexuaren gaineko ohitura onak irakastea da helburua. Horretarako, kurtsoa zazpi ikasgaitan banatuko dute eta sexuaz eta maitasunaz ez ezik, unibertsitateko ikasleetan ohikoak diren psikologia arazoez ere hitz egingo dute.

Albiste honen aurrean, ikasleak ez dira oso pozik azaldu eta ordura arte antzeko gaiak jorratzen zituztela azpimarratu dute. “Oso irakasgai aspergarria zen eta ez zen eduki interesgarririk lantzen”. Gainera, sexuaz eta maitasunaz hitz egiteko tokirik aproposena institutua dela uste dute unibertsitateetako ikasleek.

Alaitz Artozabal

View Comments

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago