Categories: 1Bitxikeriak

Gizonezkoen sexu-fantasia nagusiak

Gizonezkoek sexu-fantasia ugari izaten dituzte, eta fantasiak aktore pornoekin eta hirukote sexualekin egiten dituztela uste du jendeak orokorrean. Baina, horrela al da?

Aipatutako fantasia horiek izaten dituzte gizonezkoek, baina ez dira fantasia horietara bakarrik mugatzen. Hemen gizonezkoen sexu-fantasia ohikoenen berri emango dizugu:

-Ezezagunekin sexu-harremanak edukitzea, baita ezagunekin ere: Gizonezkoen %50en fantasia handiena ezezagun batekin sexu-harremanak edukitzea da. Baina, ezagutzen duten emakume batekin ere izaten dituzte fantasiak, bizitza errealean pertsona horrekin harremanik ez duten arren. Emakume hau laneko kide bat, bizilagun bat, edo zinema aktore bat izan daiteke.

-Emakume batekin baino gehiagorekin harremanak izatea: Hirukote baten fantasia izatea gauza arruntena da. Hiru gizonezkoetatik batek horrelako sexu-fantasiak izaten ditu. Baina, bi emakume baino gehiago ere izan daitezke.

-Egoera konprometituak: Bost gizonezkoetatik batek bizitza errealean inoiz egongo ez litzatekeen egoeretan sexua izatearekin amesten du, egoera konprometituekin, eta aldi berean, oso kitzikagarriak diren egoerekin.

– Emakume bat sexua edukitzera behartzea: Oso ohikoa da gizonezkoetan, eta baita emakumezkoetan ere. Baina, adi, fantasiak soilik dira.

-Sexu-harremanak edukitzera behartuak izatea: Gizonezko gazteak sexu-harremanak edukitzera behartuak izatearekin amesten dute. Dena den, portzentaia oso txikia osatzen dute horrekin amesten duten gizonezkoek.

Alaitz Artozabal

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago