Elkarri begira lo egiten duten bikoteak, sexuan asetuenak

Bikotearekin lo egiteko orduan ohean hartzen dugun jarrerak, pertsona horrekin dugun harreman mota definitzen du. Zurrunga egiteak, ohean uzkurtzeak eta edredoiari tira egiteak… maindire artean ezkutatuta zeuden sekretuak azaleratu ditzaketen faktoreak dira.

Bikote askok bizkarra ematen diote elkarri lo egiterakoan. Honek hainbat esanahi izan ditzake: azkenaldiko kontua bada bikotea urruntzen ari dela esan nahi du, baina, aspaldiko kontua bada, neskaren zein mutilaren askatasuna adierazten du.

Elkarri begira lo egiten duten bikoteak elkarrekin oso gustura sentitzen dira. Bestalde, uzkurtuta lo egiteak gertutasuna adierazten du; emozioei dagokienean intimitatea dagoela eta bikotea sexualki oso aktiboa dela.

Amaitzeko, eskuekin edota oinekin bikotea ukitzen duten pertsonek maitasunak bizirik dirauela ziurtatu nahi dute. Era berean, mota honetako keinuek hoztuta egon den harreman batean lotura bilatzen dute.

Alaitz Artozabal

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago