Categories: Bitxikeriak

Mozkorrentzako kondoiak

Beau Thompson arkitekto estatubatuarrak Sensis condoms kondoiak asmatu ditu. Dirudienez, mozkortuta zegoela, kondoia jartzeko zailtasunak izan zituen Thompsonek, parranda baten ostean eta horregatik burutatu zitzaion preserbatibo hauek merkaturatzea: “Preserbatiboa jarri nahi nuen, baina, ez nuen ezer ikusten. Orduan leihoa zabaltzea bururatu zitzaidan, kaleko argia aprobetxatzeko, dena den, ez nintzen ezer ikusteko gai. Ez dakit alkoholagatik ala argi faltagatik zen. Momentu hartan erabaki nuen mozkorrentzako kondoiak asmatzea”.

Sei hilabete buruari bueltak ematen aritu ostean, kondoi berri hau asmatu zuen Thompsonek. Honek plastikozko bi tiratxo ditu bertatik tiratu eta kondoia modu errazean jarri ahal izateko.

Malasian erositako latex berezi batekin egin du kondoi hau eta helburu garbi batekin komertzializatu du: “mozkortuta gaudenean edo argi gutxi dugunean, koitoa arazorik gabe praktikatu ahal izateko”.

Alaitz Artozabal

View Comments

  • Mozkortuta kondoi bat jartzeko kapaza ez dana, ez da pulamentuzko larrutaldi bat itteko gai...

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago