Jatetxe erotikoak, moda berria

Munduan zehar hainbat jatetxe erotiko existitzen dira eta Eingo al deu sexu blogak horietako batzuk aurkeztuko dizkizue:

Dungeon (Tel Aviv): Jatetxe sadomasokista da. Sarreran emakume sexy batek zabaltzen du atea eta zigorrada batekin ematen dio ongietorria bezeroari. Mahaian jartzen denean, aulki batean lotzen dute, bilurrak erabilita, eta larruzko arropekin, kateekin eta maskarekin jantzita dauden zerbitzariek ateratzen diote jatekoa. Jatetxe honetan, sabaitik eskegita burdinazko kaiolak daude.

Subrosa (Oregon, AEB): Arropa gutxi daramaten emakume ederrek zerbitzatzen dute jatetxe honetan. Gainera, bezeroek biluzik jan dezakete.

Mildred’s Temple Kitchen (Toronto): San Valentin astean sekulako aldaketa izaten du jatetxe honek. Hain zuzen ere, “postre berezi batekin” gozarazten dituzte bezeroak bertan, bainuan sexu harremanak izateko aukera ematen baitiete. Aukera hau “hil aurretik sexua izateko 101 toki” ekimenarekin lotuta dago eta monotoniarekin amaitzea eta leku publikoetan sexua izan nahi dutenen fantasiak asetzea bilatzen du.

Escrupulos (Buenos Aires): Jatetxe honetan dena konpartitzen da, platera izan ezik. Bezeroen artean bikote aldaketa egitea proposatzen dute hemen. Afaria amaitzen dutenean, bezeroek alboko mahaiko neskekin edo mutilekin izaten dituzte harremanak.

La Tentacion (Madrid): Jatetxe honetan deigarriena platerkaden izenak dira: “Novizia titiak”, “Sirena ninfomanoak” eta antzeko jatekoak zerbitzatzen dituzte bertan.

Alaitz Artozabal

View Comments

  • Jode, jatetxe erotikok e ba al dare??
    Dungeon etzait oso erotikoa iruitzen, baino bueno... Torontokoa ere etzait oso originala iruitzen, zeinek ez do noizpaitt kumunen zerrikerik in??
    Hoi bai, Buenos Airesen izan naiz ta zoritxarrez ez nekin Escrupulos existitzen zala, jakin izan banu!!

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago