Categories: Eguneko informazioa

Nolakoak dira nesken orgasmoak?

Mutilek eta neskek dituzten orgasmoak ez dira berdinak. Nesken kasuan, klimaxera iritsi orduko hiru fase edo egoera sentitzen dira: desioa edo libidoa, kitzikapena edo erekzioa eta genitalen hezetasuna edo lubrifikazioa.

Desioa

Desio falta hainbat arrazoiren ondorio izan daiteke: gaixotasunak, nekea, ardurak, estresa, substantzi kimiko gehiegi hartzea… Guzti horrek sexu-desioa murriztu dezake.
Emakumea egoera honetan aurkitzen denean garrantzitsua da bikoteak hitz goxoak eta esaldi kitzikagarriak esatea, laztanak egitea, mimoak ematea eta sexu-harremanak izan aurretik jolasean ibiltzea.

Kitzikapena

Kitzikapena dagoenean pelbisera odol-fluxu handiagoa iristen da. Bagina zabaldu egiten da eta klitoriak erekzio txiki bat izaten du. Gainera, muki antzeko bat ateratzen da baginatik eta horrek sarketa errazten du.

Prozesu hau pausoz pauso egin behar da eta sarketa praktikatu aurretik asko jolastu behar da, bestela koitoa mingarria izan daiteke eta horrek plazerra galtzea eragin dezake.

Lubrifikazioa

Sexu-harremana gozagarria izateko nahitaezkoa da lubrifikazio ona egotea. Dena den, badira hainbat faktore lubrifikazioa murrizten dutenak: adina, menopausia, pilula antisorgailuak hartzea, sexu harreman gutxi edukitzea…

Edozein kasutan txistua erabili daiteke lubrifikatzaile gisa, baita baselina edota lubrifikatzaileren bat ere.

Orgasmoa

Aipatutako baldintzek eta sexu-harremanean erritmo egokia bilatzeak orgasmoa errazten dute. Halere, badira neska asko nekez iristen direnak klimaxera. Hori dela eta, sexu adituek masturbatzeko aholkatzen diete orgasmora heltzeko arazoak dituzten emakumeei.

Alaitz Artozabal

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago