Categories: Aholkuak

“Bost minututan korritzen naiz”

Hemen duzue aste honetan gazte batek bidalitako zalantza eta Olatz Berastegi sexologoaren erantzuna:

Irakurlearen zalantza:

“Aupa! Josu naiz, bilbotarra. Zalantza bat dot. Gauza da ni oraindik ez dodala sexurik izan, baina bai beste gauza batzuk praktikatu dodazela. Adibidez ahozko sexua eta elkarren arteko masturbazioa. Hau egin dudanean nahiko azkar korritu naiz eta informazio bila internetera abiatu naiz. Ikusi dot “eyaculacion precoz”en inguruko informazioa eta duda dut nik horrelakorik izango ete dodan. Esaten dau eiakulazioa kontrolatzeko arazoa dela, eta nik ezin dot nahi lez kontrolau.

Web batean hau ikusi dot: “meseta fasea“. Adibidez, eduki dodanean ahozko sexua, ezin izan dot nire eiakulazioa nahi lez luzatu, heltzen da heltzen denean eta kitxo.

Gainera 5 edo 7 minututan amaitzen dot. Beste leku batean topatu dot 30 minutu aguantatu daitekeela eta 10 minutu baino lehen korritzen bazara eyaculacion precoz izan dezakezula. Larritu beharko nuke?

Baitxa ere irakurri dot fimosisagatik izan daitekeela. Nik beti pentsatu dot fimosis nuela, baina medikuak esan dostan frenilloa zela eta hori operatu nuen. Beharbada hori izango da?

Eskerrikasko eta beste bat arte!”

Olatzen erantzuna:

“Kaixo Josu, inondik inora ez zara kezkatu behar. Ez fidatu hortik jasotzen dituzun datuekin, eta besteak esaten dutenarekin, hau oso bizipen pertsonala delako. Hau da denbora kontutan hartu gabe, garrantzitsua da zu nola geratzen zaren.

Dena den, zuk ematen dituzun denborakin ez nuke esango arazorik duzunik. Baina garrantzitsua da zu lasai geratzea.

Honengatik, lehenengo esango nizuke, ezin dugula konparatu koitoa eta masturbazioa, egoera ezberdinak direlako. Beraz, ez hasi pentsatzen zer gertatuko zaizun sarketa praktikatzen duzunean.

Harreman sexual koitalak praktikatu nahi dituzun garaian ez kezkatu denboraz, eta joan ondo pasatzera, zure buruarekin eta bestearekin gozatzera, elkarri maitatzera, ukitzera, laztantzera…

Gainera, esango dizut, hasieran, lehenengo sarketetan ohikoa dela mutilak azkar korritzea. Hau da, momentu horretan dauden urduritasunak, beldurrak, eta lotsa azkar korritzera eramaten zaituzte. Gero, denborarekin eta antsietatea jaisten denean gauzak aldatzen dira.

Sexu orala praktikatzerakoan ohikoa da isurketa ez kontrolatzea, mutil askok egoera horretan azkar korritzen dira. Beraz, ez kezkatu ez kontrolatzeagatik. Berriro diot, ondo pasa eta disfrutatu.”

Zuek ere bidali zuen zalantzak gazteaweb@eitb.com helbidera.

Karmele Gurrutxaga

Share
Published by
Karmele Gurrutxaga

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago