Zein da sexua eta sexualitatea hitzen arteko ezberdintasuna?

Olatz Berastegi sexologoak askotan errez nahasten ditugun sexua eta sexualitatea hitzen esanahiak azalduko dizkigu.

“Lehenengo eta behin garrantzitsua da sexua hitza zer den ongi azaltzea. Hau da, sexua hitza, praktika sexual zehatz bati buruz hitz egiteko erabiltzen da. Baina sexua ez da egiten dugun zerbait ( praktika), gu geu garena baizik. Sexua hitza ‘sexare’ hitzetik dator eta ‘sexare’ hitzak ezberdintzea esan nahi du.

Horrengatik, sexua hitza zerbaitetatik ezberdintzen gaituena da. Hau da, jaiotzen garenetik, hil arte, gure gorputza eraikitzen doa, ezberdintzen. Lehenengo ezberdintasunak, emakume-gizon egiten gaitu. Baina sexuatzeak hori baino gehiago dakar, mutil guztiak eta emakume guztiak ez baikara berdinak (gorputzaren formak, tamaina, ile kantitatea, ahotsa…). Honegatik, sexologian emakume eta gizon egiteari buruz hitz egiten denean, gure sexuaz hitz egiten denean, bakoitzaren ‘sexuazio’ edo bilakaera pertsonalaz hitz egiten da.

Eta sexualitatea orduan zer izango litzateke?

Neskek nahiz mutilek gorputz bat daukagu eta arestian aipatu dut gorputz horrek ezaugarri batzuk dituela eta hauek aldatzen doazela; gure gorputza ez da berdina zortzi urterekin eta hamalau urterekin, adibidez. Sexualitatea, gure gorputzarekin dugun harremana izango litzateke. Emakume nahiz gizon izanda nola bizitzen dudan nire gorputza, nire emakume-gizon izatea. Beraz, hainbat pertsona, hainbat sexualitate. Horregatik, sexualitate hitza erabili beharrean, sexualitateak erabiliko dugu. Bakoitzak gure gorputza bizitzeko modua dugulako, eta gure gorputza, bizitza aldatzen den heinean aldatzen delako.”

Karmele Gurrutxaga

Share
Published by
Karmele Gurrutxaga

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago