Categories: Sailkatugabeak

“Normalean non izaten dituzue zuek sexu-harremanak?”

Osteguna izan arren, gaurkoan aukeratutako irakurleak ez dio bere galdera Olatz Berastegi sexologoari luzatu, zuei baizik. Hemen duzue Kanboko gazte batek ‘Eingo al deu’ sexu-blogean bota duen galdera:

“Lau urte daramazkit nire mutil-lagunarekin. Hasieran toki gehiagotan izaten genituen sexu-harremanak, baina, elkarrekin bizi garenetik beti ohean praktikatzen dugu sexua. Ez al da pixka bat aspergarria? Egia esan autoak, etxeko atariak, mendiak… sekulako morboa zuten, baina, aldi berean, ohea askoz erosoagoa da.

Zuek non jotzen duzue larrua? Gogoagatik izango balitz hondartzan egingo nuke, dena den, hainbeste jende aurrean edukitzeak ez dit lasaitasunik ematen. Zuen ideiak behar ditut. Lagunduko didazue? ERANTZUN MESEDEZ”.

Alaitz Artozabal

View Comments

  • Denda haundi bateko probadoreetan egin genuen behin... ke fuerte... hasieran morboa bazun baina geo ez zan oso erosoa ta ez zan hainbesteako ere izan

  • JO ze suertea ohean egin ahal izatea. Nik 18 urte ditut eta beti kotxean atzera eta aurrera, koñazo bat. Neguan hotz eta arropak kentzeko gogo gutxi.

    Nire ametsa ohe erraldoi baten egitea da, bueltak eta bueltak eman erori gabe. Edo bañera batean. Berarekin bizi bazara zergaitik ez duzu probatzen baineran egitea? GOZADA BAT IZAN BEHAR DA.

  • Edozein lekutan!
    Horren abantailak udan izaten dira...
    neguan, ordea, hotz dagoenean eta euria ari duenean zaila izaten da
    leku egoki bat aurkitzea.
    Baino egia esan, ze suertea etxea zuentzat edukitzea.
    Nik askotan amesten dut 3m-ko eta edredoi lodiko ohe haundi batekinn!!
    Probatu sukaldean, baineran, sofan...

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago