Albisteak

‘Pariseko sindromea’, japoniarrei bakarrik eragiten dien gaixotasuna

Urtero dozena bat turista japoniar etxera bueltan eraman behar dituzte Pariseko sindromeak jota. Gaixotasuna duela 20 urte antzeman zuen Hiroaki Ota psikiatrak, japoniar batzuk Frantziako hiriburura joatean nerbio-krisia jasaten dutela argudiatuta, euren aurreikuspenen eta errealitatearen artean dagoen alde handiaren ondorioz. Parisera doazen turista japoniar batzuei jasanezina egiten zaie Amelie eta antzeko filmeetan ikusten duten Parisen irudi idealizatua benetako Paris moderno… Read more →

Gina, Sevillako tximino pornozalea

Nola liteke tximino bat pornozalea izatea? Erantzuna, Sevillako zooan dago.  Bertan bizi da Gina, beste tximino batzuekin batera. Zooko arduradunek tximinoei erronka berriak jartzen saiatzen dira egunero, eta Ginari telebista bat jartzea erabaki zuten, beira baten atzean babestuta. Egun gutxitan, zaindariak zur eta lur utzi zituen Ginak,  telebista kateak aldatzeko gailua kontrolatzen erakutsitako trebetasuna ikusita. Pablo Herreros primatologoak El Mundo… Read more →

Orgasmoak, katarroaren kontrako sendagairik onenak

Orgasmoak, katarroaren kontrako sendagairik onenak

Suitzako zientzialari baten arabera, sexua oilasko-sopa baino erremedio eraginkorragoa da katarroari aurre egiteko orduan, izan ere, egindako ikerketek ondorioztatu dutenez, sexuak sistema immunologikoa indartzen du, gaixotasunaren kontra borroka egitera bultzatuz. Hainbat proba egin ostean, Manfred Schedlovski Zuricheko zientzialariak frogatu egin du harreman sexualak izaten ditugunean ‘T’ izeneko zelulen kopuruak gora egiten duela, eta orgasmoaren momentuan kopurua bikoiztu ere egiten direla…. Read more →

Izotz inteligenteak: edateari noiz utzi behar diozun abisatzen dizute

Zenbatetan esan diogu gure buruari ‘hau edaten dudan azken eguna da’, ‘ez naiz berriro edariarekin pasako’ eta antzekoak? Eta zenbat aldiz ez dugu agindutakoa bete? Bada, alkoholak eta promestutakoa betetzeko gai ez izateak eragindako buruko minak amaitzear daude, Massachusetts-eko Teknologia Institutuko ikasle batek biharamun zitalenekin amaitzeko konponbidea aurkitu baitu: izotz ‘inteligenteak’. Kitguru.net webgunearen arabera, izotzek abisua ematen diote edaleari nahikoa… Read more →

Confianza online