Gina, Sevillako tximino pornozalea

Nola liteke tximino bat pornozalea izatea? Erantzuna, Sevillako zooan dago.  Bertan bizi da Gina, beste tximino batzuekin batera. Zooko arduradunek tximinoei erronka berriak jartzen saiatzen dira egunero, eta Ginari telebista bat jartzea erabaki zuten, beira baten atzean babestuta.

Egun gutxitan, zaindariak zur eta lur utzi zituen Ginak,  telebista kateak aldatzeko gailua kontrolatzen erakutsitako trebetasuna ikusita.

Pablo Herreros primatologoak El Mundo egunkariari egindako adierazpenetan dioenez, “Ginaren gauei bizitasuna emateko,  telebista bat jartzea erabaki genuen,  eta kateak aldatzeko gailua eman zioten, telebista nahieran maneiatzeko”.

“Baina handik egun batzuetara ezustekoa etorri zen:  Ginak gailua arazo barik erabiltzen zuen, baina pornoa ematen zuten katea aukeratzen  zuen etengabe”. Zientzialariek badute, beraz, tximinoen eta gizakien arteko  antzekotasunen beste froga bat.: pornozaletasuna.

Article written by

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online