Orgasmoak, katarroaren kontrako sendagairik onenak

Argazkia: EITB.
‘Kalitatezko’ sexua, sendagairik onena

Suitzako zientzialari baten arabera, sexua oilasko-sopa baino erremedio eraginkorragoa da katarroari aurre egiteko orduan, izan ere, egindako ikerketek ondorioztatu dutenez, sexuak sistema immunologikoa indartzen du, gaixotasunaren kontra borroka egitera bultzatuz.

Hainbat proba egin ostean, Manfred Schedlovski Zuricheko zientzialariak frogatu egin du harreman sexualak izaten ditugunean ‘T’ izeneko zelulen kopuruak gora egiten duela, eta orgasmoaren momentuan kopurua bikoiztu ere egiten direla.

Sexuak gorputzean duen eragin positiboa munduko zientzialari askok adierazi dute, tartean, Peter Schleicher immunologoak: “T zelulek birusak kutsatutako beste zelulak antzematen dituzte eta zelula horietan sartzen dira suntsitzeko mekanismoak abian jartzeko”.

“Gauzak horrela, eta sexuak T zelulen kopurua handitu egiten duela kontuan hartuta, sistema immunologikoan eragin oso positiboa duela ondorioztatu daiteke”, esan du Schleicherrek, laburbilduta.

Horrez gain, kalitatezko sexuak depresioari aurre egiten eta nagusienen garuna sasoian mantentzen ere laguntzen du.

Article written by

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online