‘Pariseko sindromea’, japoniarrei bakarrik eragiten dien gaixotasuna

Parisek ez ditu beti Japoniako turisten aurreikuspenak betetzen
Parisek ez ditu beti Japoniako turisten aurreikuspenak betetzen

Urtero dozena bat turista japoniar etxera bueltan eraman behar dituzte Pariseko sindromeak jota. Gaixotasuna duela 20 urte antzeman zuen Hiroaki Ota psikiatrak, japoniar batzuk Frantziako hiriburura joatean nerbio-krisia jasaten dutela argudiatuta, euren aurreikuspenen eta errealitatearen artean dagoen alde handiaren ondorioz.

Parisera doazen turista japoniar batzuei jasanezina egiten zaie Amelie eta antzeko filmeetan ikusten duten Parisen irudi idealizatua benetako Paris moderno eta zaratatsuarekin uztartzea. Frantsesen izaera garratzak ere zerikusi  handia izaten du, batzuetan zakar samarrak izateko ospea baitute, eta japoniarrak oso sentiberak dira portaerei dagokienean.

Japoniako enbaxadak telefono zerbitzu bat martxan du eguneko 24 orduetan, “shock kulturala” jasaten duten turistei laguntza eman, eta, hala behar izanez gero, ospitalera eraman eta tratamendu egokia izateko.

Article written by

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online