Izotz inteligenteak: edateari noiz utzi behar diozun abisatzen dizute

Argazkia: geekalerts.com Zenbatetan esan diogu gure buruari ‘hau edaten dudan azken eguna da’, ‘ez naiz berriro edariarekin pasako’ eta antzekoak? Eta zenbat aldiz ez dugu agindutakoa bete? Bada, alkoholak eta promestutakoa betetzeko gai ez izateak eragindako buruko minak amaitzear daude, Massachusetts-eko Teknologia Institutuko ikasle batek biharamun zitalenekin amaitzeko konponbidea aurkitu baitu: izotz ‘inteligenteak’.

Kitguru.net webgunearen arabera, izotzek abisua ematen diote edaleari nahikoa edan eta arrisku-eremua gertu duenean. Baina ez hori bakarrik, edaleak abisuei jaramonik egiten ez badie, izotzek mezua bidaliko diote lagun bati.

Sistema berria Dhairya Dand izeneko gazte batek asmatu du. Dandek sekulako biharamuna jasan behar izan zuen festa batean gehiegi edan ondoren, eta, beste askok bezala, “baina pare bat bakarrik hartu nituen…” errepikatu zion bere buruari, behin eta berriro.

Izotzak argidun detektagailuak dira eta edariaren barruan jartzen dira. Izotz zatiak gelatina jangarriz eginda daude, eta bakoitzak LED izeneko argiak, infragorrien hargailua, azelerometro bat eta pila bat daramatza. Gelatina izoztu egin daiteke eta ez da urtzen, eta, ondorioz,barruan daramatzan gailuak ondo babestuta daude.

Azelerometroak pertsonak ematen dituen zurrupadak kalkulatzen ditu eta LED argiak kopuruaren arabera kolorea aldatzen dute, berdetik horira eta horitik gorrira, hartutako alkohol kantitatearen arabera.

Gorrira iristean pertsonak edateari uzten ez badio, izotzek mezua bidaliko diote edalearen lagun bati infragorrien bitartez, lagunak edalea geldi dezan.

Izotzen sistema iraultzailea proban dago oraindik eta zenbait hobekuntza behar ditu, izan ere, ez ditu pertsonaren pisua eta edariaren alkohol maila kontuan hartzen, eta bi gauza horiek oinarrizkoak dira alkoholak gugan duen eragina zaintzerakoan. Baina, dena den, Danden sistemak aurrera pauso garrantzitsua eman du biharamunen kontrako borrokan.

Article written by

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online