Categories: Gabonak

Gabonetako Azokak Bermeo hartuko du larunbat honetan

Bermeon Bertoko Produktuen Gabonetako Azoka egingo dute larunbat honetan, 9:00etatik 15:00etara, udal azokan, Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Bertan, gabon giroan, baserri eta itsasoko bertoko sasoiko produktuak dastatzeko eta erosteko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek.

Horrez gain, eskaintza berezia izango da, izan ere, sukaldaritza erakustaldiak eta Gabonetako menuen dastatzea, musika, umeen tailerrak eta taloa eta txorizoa jateko aukera egongo da. Era berean, gonbidatu berezi bat ere izango dugu azokan, Olentzerok parte hartuko baitu umeen eskutitzak jasoz.

30 saltoki inguru egongo dira azoka honetan bai merkatu barruan bai kanpoan, eta horietan lehen mailako produktuak eskuratzeko aukera izango dute bertaratutakoek: arrain freskoa, arrain kontserbak, barazkiak, frutak, haragia, gazta, arrautzak, esne freskoa, sagardoa, txakolina, loreak, gaztainak, ogia, patea…

Olentzero ere azokan egongo da 11:00etatik 14:00etara umeen eskutitzak jasotzen, eta umeentzako tailerrak ere egongo dira 11:00etatik 13:00etara.

Sukaldariak eta musika

Gabonetako giroa, eta usaina ere  bai, nagusi izango dira bertoko produktuen azoka honetan. Hori lortzeko, sukaldariak egongo dira 12:30etik aurrera. Horrela, 12:30etik 15:00etara Gabonetako menuak dastatu ahal izango dira eta sukaldaritza erakustaldiak egingo dira. Horrez gain, Gabonetako menuak salgai egongo dira.

Gabonetako argiek, apaingarriek eta musikak ere azoka girotuko dute; izan ere, musika eskolako haize taldeak, koroak eta Erroxapen abesbatzak bere abestiekin giro oso polita sortuko dute 11:00etatik 12:30era, azokaren barrualdean.

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago