Categories: herria

Boluntarioek Gaztelugatx garbituko dute abenduaren 3an

Boluntarioek Gaztelugatxeko kala garbituko dute abenduaren 3an. Ekimena Lurgaia Fundazioak eta Bermeoko Udalak bultzatu dute.

Parte-hartzaileek botilak, plastikoak, sokak eta itsasoak kalara ekarritako zaborra jasoko dituzte egunean zehar. Zaborra giza kate baten bidez errepideraino eramango dute, bertan edukiontzi batean sartzeko, ondoren zabortegira eramateko.

Hasiera batean, garbiketa azaroaren 5ean egitekoa zen, baina eguraldi kaskarra zela eta bertan behera geratu zen, Bermeoko Udalak agiri batean azaldu duenez.

Parte hartu nahi dutenek Lurgaian izena eman beharko dute abenduaren 1a baino lehen.

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago