Bermeoko Arrain azokako XIV. Pintxo lehiaketa martxan da

Abian da Bermeoko Arrain Azokaren XIV. Pintxo lehiaketa Bermeon! Joan den asteburutik aurrera lehiaketan parte hartzen duten pintxoak dasta daitezke. Bermeoko 22 taberna ari dira parte hartzen ekimen gastronomiko honetan. Maiatzaren 15era arte dauden asteburuetan dastatu ahal izango dira, eguerdiko 12:00etatik 14:30era, 1,50 euroren truke.
Publikoaren zozketaren emaitzaren berri, pintxo irabazlearekin batera emango da maiatzaren 21ean, zapatuan, eguerdiko 12:00etan Lamerako kioskoan, eta egun berean pintxoak ikusgai egongo dira Azokako gunean. Saria Bermeoko kontserberek emandako itsasoko produktuen otzara bat izango da.
Pintxo ibilbidea honako tabernek osatzen dute: Ados Gastrogunea, Ados Gastroteka, Akelarre, Kafe Antzokia, Doniene, Gastropeska, Irish Pub, Irrintzi, Izaro, Izokin taberna, Kafe Loidxie, Kaixio taberna, Kasinoa, Sarabanda, Talako barria, Talako kantina, Toki Alai, Txalaparta, Zubigane, Etxepe, Naia eta Gure Toki ‘Tomas’. Horietan guztietan arrainarekin egindako pintxo gozoak dastatu ahal izango dira. Esteka honetan dituzue xehetasun guztiak.