Categories: bermeotarrakUdala

Parte hartu zapatuko ‘Euskaraz gara’ argazki mosaikoan!

Bermeon euskararen aldekoak garela oso argi dugu eta lau haizetara ohiukatu nahi diogu munduari. Horregatik, ekainaren 7an, hurrengo zapatuan, argazki mosaiko bat egingo da, 14:00etan Goiko Plazan. Leloa ‘Euskaraz gara’ izango da. Ekimen honekin datorren ekainaren 14an, Tolosan, ospatuko den Udalerri Euskaldunen Egunerako (UEMA) motorrak berotu nahi ditugu bermeotarrok, euskararen aldeko giroa sortuz.

Bermeon, ‘Euskaraz gara’ leloarekin aldarrikatuko dute bere erabilera. Argazkia: Bermeoko Udala

Hain zuzen ere, Udalerri Euskaldunen Egunak euskararen arnasguneen beharra eta euskaldunen jokamolde aktiboa aldarrikatuko ditu. UEMAk gogoratu duenez, bermeotarren %70etik gorak daki euskaraz eta horregatik, “esan dezakegu, gure udalerria euskararen eta euskaldunon arnasgunea dela”.

Dena den, UEMAk ohartarazi duenez, “azken mapa soziolinguistikoak dio arnasguneak ahuldu egin direla, atzerakada bat jasan dutela udalerri euskaldunenek”.

“Kezka horretaz oharturik, ezinbestekoa iruditzen zaigu arnasguneak sendotzeari begirako lana, eta, horretarako, dauden hutsuneen zergatiei erreparatzea eta hutsuneak dauden eremu horietan eragiteko lanei ekitea”, adierazi du.

Nolanahi ere, bere esanetan, “oztopoak oztopo, harro eta alai adierazi nahi dugu Bermeon euskaraz garela eta, etorkizunean ere horrela izaten jarraitzeko lanean  tinko segituko dugula”. “Beste udalerri euskaldunekin elkarlanean egiteko garrantzitsua dugu: euskararen lurgunea trinkotzea, saretzea eta nola ez,  hedatzea”, nabarmendu du.

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago