Categories: kirolak

Igandean, Bermeoko X. Herri lasterketa: Ordutegiak eta ibilbidea

Gabonetako betekada jaisteko unea heldu zaigu bermeotarroi. Datorren urtarrilaren 26an, domeka, Bermeoko X. Herri Lasterketa egingo da, adin guztietako herritarrei zuzendua, eta Bermeoko blog honetan zuen osasuna zaindu nahi dugunez, eta bide batez, ondo pasatzeko aukera aparta dela iruditu zaigunez, Bermeoko herri lasterketaren nondik norakoak biltzeari ekin diogu. Lasterketan parte hartzeko asmoa al duzu? šŸ™‚

Bermeoko X. Herri Lasterketa. Argazkia: Bermeoko Udala

Lau lasterketa ezberdin antolatu dira, eta, guztiak Bermeoko Lameratik hasiko dira. Adin guztietako herritarrak parte har dezakete, eta antolatzaileek, gainera, bermiotar guztiak animatu nahi dituzte lasterketan parte hartzera.

Lasterketa nagusia

  • 15 urtetik gorakoak
  • Irteera: Goizeko 11:00etan
  • 8 kilometroko ibilbidea

Ā 

Gazteen lasterketaĀ 

  • 11 eta 14 urte bitartekoak
  • Irteera: Goizeko 12:30ean
  • 1.500 metroko ibilbidea

Txikien lasterketa

  • 7 eta 10 urte bitartekoak
  • Irteera: 12:50ean
  • 800 metroko ibilbidea

Txikien lasterketa

  • 3 eta 6 urte bitartekoak
  • Irteera: 13:00etan
  • 100 metroko ibilbidea

ADI!! 11 eta 14 urte bitarteko gazteek lasterketa nagusian parte hartu ahal dute, beti ere pertsona nagusi baten ardurapean.

Izen-ematea

Parte hartu nahi duenak Bermeoko Araneko kiroldean eman beharko dute izena. Gainera, lasterketa egunean ere apuntatzeko aukera egongo da 10:45ak arte.

Ume, txiki eta gazteen kasuan euro bat izango da eta nagusiek, berriz, bi euro ordaindu beharko dituzte. Izena ematean korrikalari bakoitzari bere dortsala emango zaio, lasterketa egunean eraman beharrekoa. Txikienei ikastetxean banatuko zaie.

Eta lasterketaren amaieranā€¦

ā€¦ Janaria eta edaria parte-hartzaile guztientzat eta gutxatzeko aukera egongo da Araneko kiroldegian.

Astebururako plan hoberik bai? šŸ™‚Ā  Animatu eta parte hartu herri lasterketan, ederto pasatuko dugu eta!!

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak ā€œANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017ā€ iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ā€˜Izena duenak izana duā€™ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago