Categories: Gabonakjaiak

Zer egin ahal dugu Bermeon 2013ko Gabonetan? Ez galdu ezer!

Gospel kontzertu bat, pailazoak, belen bizia, kontzertuak… azokak… 2013 Gabonek denetarik ekarriko dute gurera, Bermeora, eta gu, nola ez, hemen gaude kontatzeko :-). Udalarek prentsa ohar batean adierazi duena erabiliz, Bermeoko gure blogean ondorengoa islatu nahi dugu, jaun-andreok…

Juan Ramon Baliñasena da irudi eder hau. Zorionak guztioi!!

2013ko Gabonak, Bermeon: apuntatu egingo ditugun gauza guztiak!!

Abenduaren 13an:

Bertoko produktuen Gabonetako lehenengo azokari hasiera emango zaio. Azoka honetan baserri eta itsasoko bertoko sasoiko produktuak dastatzeko eta erosteko aukera egongo da eta, aldi berean, gabon giro politarekin disfrutatu ahal izango da. Olentzerok ere hartuko du parte! Azoka hau abenduaren 13an goizez eta arratsaldez irekita egongo da eta abenduaren 14an, zapatuan, goizez.

Abenduaren 14an:

Arratsaldeko 19:00etan, meza ostean, beste ekimen Belen bizia ikusteko aukera egongo da Santa Maria elizan. Coro Rociero Maikak antolatu du Belen bizia Txo Sevilla Taldea eta Abadiñoko ‘De norte a sur’ abesbatzaren eta Bermeoko Udalaren laguntzarekin.

Abenduaren 17an:

Bi kontzertu izango dira. Alde batetik, Gabon Kontzertua eskainiko dute Musika Eskolako Taldeek Santa Eufemia elizan 19:30ean. Beste alde batetik, Gospel kontzertuarekin gozatzeko aukera izango dugu ‘New Orleans Gospel Chorale’ New Orleanseko taldearekin Bermeoko Kafe Antzokian 20:00etan. Sarrerak 6 euro dira eta Gizarte eta Kultura etxean eskura daitezke.

Abenduaren 18an eta 19an:

Udal Zaharren egoitzan nagusiek bi kontzertu entzuteko aukera izango dute: musika eskolako gitarra, soka, akordeoi eta txistu taldearen emanaldia eta musika eskolako koroa eta trikitixa-pandero taldearen kontzertua. Kontzertuak 17:30ean izango dira.

Abenduaren 19an:

H Factori-dxe Bandaren laburmetrai emanaldia Nestor Basterretxea aretoan 19:45ean. Sarrera doan izango da.

Abenduaren 19tik 21era:

Minbiziaren Aurkako Bermeoko Elkarteak antolatutako Gabonetako Mahai Apaingarrien XVI. Lehiaketaren lanen erakusketa egingo da Nestor Basterretxea aretoan . Apaingarriak abenduaren 19an aurkeztu behar izango dira eta sari banaketa abenduaren 20an, barikuan, izango da.

Abenduaren 21ean:

Kirol erakustaldia egingo da Artza Frontoian 17:30ean.

Gabonak Rock Fest 2013-Tribute Night egingo da. Idazkaritza Saila. Arana ta Goiri´tar Sabinen enp. z.g. – 48370 Bermeo – Tel.: 94 617 9106 – Faxa: 94 688 5010 prentsa@bermeo.org – www.bermeo.org – IFK: P4802100J. La Kapilla Rock Elkarteak, Bermeoko Udalaren, Irudi eta Kafe Antzokiaren laguntzarekin antolatutako jaialdi honetan, Metalmania (Metallicaren bertsioak), Renegades (Rage Against The Machine taldearen bertsioak), Blackestar (Yngwie Malmsteen-en bertsioak) eta DJ Dataren ikuskizunak ikusteko aukera egongo da. Kafe Antzokian izango da 21:00etan eta sarrerak 7 euro izango dira aurretiaz erosita eta 10 euro leihatilan.

Abenduaren 22an:

Gabonetako meza abestua egongo da Santa Eufemia elizan 13:00etan Bermeoko abesbatzarekin.

Abenduaren 24an:

Gure Olentzero maitea menditik jaitsiko da Bermeoko umeei bisita egiteko. Olentzero 17:30ean helduko da Bermeora, Ataldera, hain zuzen, eta herritik ibili ondoren, gau horretan lan gogorra izango du opariak banatzen. 19:00etatik aurrera Bermeotarrak fanfarreak herria girotuko du bere soinu alaiekin egingo duen kalejirarekin.

Abenduaren 24, 31 eta urtarrilaren 4ean: Gabonetako Esku Pilota txapelketa egongo da 17:30an Artza Frontoian.

Abenduaren 25ean:

Izaro abesbatzarekin eguberriko meza abestua egongo da San Frantzisko elizan eguerdiko 13:00etan.

Ipuin kontalaria eta Pailazoen jaialdia

Abenduaren 27an:

Umeak izango dira protagonistak, eurei zuzendutako hainbat ekintza egongo baitira. Horrela, goizean, 12:00etan Eider eta Miren Zakubetek ‘Zakubete lelokeri’ ipuin kontalari saioa eskainiko dute Udal Liburutegian. Arratsaldean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ‘Bizipoza’ jaialdiaren txanda izango da. Artza frontoian izango da eta bi saio egongo dira, 16:00etan eta 18:30ean, hain zuzen ere. Sarrerak salgai daude Gizarte eta Kultura etxean, BBK-ko kutxazainetan eta www.kutxabank.es webgunean. Umeen sarrerak 5 euro eta nagusienak 10 euro dira.

Izaro abesbatzak eta Gorlizeko Lirain abesbatzak Gabon kontzertua eskainiko dute San Frantzisko Elizan 20:30ean.

Abenduaren 27, 28 eta 29an:

Gabonetako I Eskubaloi txapelketa egingo da. Abenduaren 27an infantilen txanda izango da 16:30ean Araneko kiroldegian. Abenduaren 28an kadete, jubenil eta seniorrena 10:00etan Araneko kiroldegian eta abenduaren 29an Artza frontoian izango da 9:30ean eta alebin, prebenjamin, benjamien eta infantilek parte hartuko dute.

Abenduaren 29an:

13:00etan, Berton, Bermeoko txiki erdi enpresen elkarteak Gabonetako zozketa egingo du Lamerako kioskoan eta horrela “herrian erosketak egiten dutenek sariak lortzeko aukera izango dute”.

 Abenduaren 30ean:

Urtea amaitzeko meza hunkigarria egingo da ohikoa den moduan Gaztelugatxeko Donienen 17:00etan.

Abenduaren 31n:

Urteko azken bainu dibertigarria egingo da izotz fabrikaren alboan 12:00etan Bermeoko Txirrindulari elkarteak antolatuta.

Urtarrilaren 5ean:

Ekialdetik datozen Gaspar, Meltxor eta Baltasar Erregeen desfilea izango dugu, 18:00etan hasiko dena. Erregeek ilusioa eta opariak ekarriko dizkie bermeotar guztiei.

Ba esandakoa: oparoa, egitaraua, bai jauna!! Hortxe egongo gara elkarrekin, aupa zuek!!!!

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago