Categories: Gabonakkultura

Bertoko produktuen gabonetako azoka eta Olentzero, Bermeon

Gabonak ate joka ditugu eta Bermeo-n jaietarako prestatzen hasi gara dagoeneko. Aurten, gainera, berrikuntzak ditugu, izan ere, abenduaren 13an eta 14an Bertoko Produktuen Gabonetako Azoka egingo baita, alegia, baserri eta itsasoko lehen mailako produktuak eskuratzeko aukera. Eta ez gara gabonetako ikazkinaz ahaztu, Olentzero ere bertan izango da umeen eskutitzak jasotzeko. Zer topatuko dugu bertoko produktuen gabonetako azokan? 🙂

Bertoko produktuen gabonetako azoka. Argazkia: Bermeoko Udala

Baserri eta itsasoko bertoko sasoiko produktuak dastatzeko eta erosteko aukera izango dugu azokara hurbiltzen garenok, eta gainera, Gabon giro politean murgildurik, izan ere, etxeko txikienek, Olentzerori eskutitza emateko aukera izango dute. Bai, gure ikazkina bertan egongo da bermeotar gazteenen eskariei erantzuten.

30 saltoki baino gehiago egongo dira azokan, bai merkatu barruan zein kanpoan, eta batean eta bestean, lehen mailako gure produktuak eskuratzeko aukera izango dute bertaratutakoek. arrain freskoa, arrain kontserbak, barazkiak, frutak, haragia, gazta, arrautzak, esne freskoa, sagardoa, txakolina, lorak, bordatuak, gaztainak, ogia, Olentzero ere saltoki batean egongo da Bermeoko umeen eskutitzak jasotzen.

Abenduak 13, barikua 09:30etik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik azoka eta, abenduaren 14an, berriz, 09:00etatik 15:00etara.

Sukaldariak, argiak eta musika

Gabon giroa eta usaina izango dira nagusi bertoko produktuen azokan, izan ere, bariku eta zapatu goizean, Lanbide Hastapeneko sukaldari bat gongo da azokan Gabonetako menu ezberdinak prestatzen (intxaur saltsa, karakolak, bakailaoa…) eta postreak ere prestatuko ditu.

Musika eskolako haurrek abesti ederrekin girotuko dute azoka. Umeek ere euren tokia izango dute azokan, bariku arratsaldean txikienei zuzendutako tailerrak egongo baitira azokan 17:00etatik 20:00etara..

Bermeoko azoka sustatzen lagunduko diguzu? 🙂 Zatoz barikuan eta zapatuan Bermeoko azokara eta ondo pasa! 🙂

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago