Categories: jaiakkulturamusika

Bermeoko jaietako kontzertuak: La Fuga eta bertsolaririk onenak!!

Zer moduz doaz Bermeoko jaiak, lagunok? Espero dugu gu bezain ondo pasatzen ari izatea!! šŸ™‚ Aizue, eta honek hasi baino ez du egin, oraindik egun batzuk geratzen zaizkigu Xixiliren aginpean! Blog honetan, bere garaian, Bermeoko jaietako egitaraua partekatu genuen, gogoratuko duzuenez, eta orain arlo zehatz baten inguruan hitz egin nahi dugu: gogora ditzagun, berazā€¦

Bermeoko jaietako kontzertuak: zer dugu gaurtik igandera arte?

La Fuga barikuan helduko da gurera. Argazkia: EITB.

Gaur, eguaztena (irailak, 12)

18:00etan: Duo Galdea taldeagaz, dantzaldia, Lamerako kioskoan.

22:00etan: Nagusien Play Back Txapelketa, 17 urtetik aurrerakoentzat, Lameran.

Bihar, eguena (irailak, 13)

22:00etan: Bertso saioa, Artza Frontoian, Euskeraz Berbetan taldeak antolatuta. Andoni EgaƱa, Arkaitz Estiballes, Miren Amuriza eta Uxue Alberdi egongo dira; gai jartzailea Bernardo Mandaluniz izango da.

22:30ean: Ez emon latie ekarri zeure kantie, txosna gunean.

Etzi, barikua (irailak, 14)

22:00etan: Urgatz eta La Fuga taldeen kontzertuak, Lameran. Hona hemen La Fugaren abestietako bat:


Zapatua (irailak, 15)

18:00etan: Guretzat eta Gazteleki fanfarren kalejirea, Talan. 19:00etan, bertatik irtengo dira fanfarreak.

21:00etan: Ingo al deu taldearen kontzertu-dantzaldia Lameran, txosnek antolatuta.

1:00ean: DJ, txosnatan.

Domekea (irailak, 16)

12:15etik aurrera: Iratxe Ibarra, Onintza Enbeita eta Miren Amuriza bertsolariak balkoitik balkoira, Bermeoko Erraldoien Konpartsaren ekitaldia eta Guruzne Aristegi, Nagore Garaioa eta Maitane Ruiz bermeotarren abestiak, Santa Eufemia enparantzan Euskeraz Berbetan taldeak antolatuta.

19:30ean: Dantzaldia, Aiarako Musika Bandeagaz, Lameran.

21:30ean: On taldearen kontzertua, txosna gunean.

Xixiliri agur esan ostean: Agur Papardo, txosna gunean.

Musika dugu hizpide Bermeoko jaietan, hori argi dagoā€¦ Gozatu eta kontatu hementxe!! GORA BERMEO!!

Natalia Diaz

Share
Published by
Natalia Diaz

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak ā€œANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017ā€ iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ā€˜Izena duenak izana duā€™ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago