Categories: Historiakirolak

Urdaibairen historia apur bat… Kontxako Bandera ekarri aurretik!!

Bai, bai, URDAIBAI!! Hor daude Bermeoko arraunlariak, zein gertu dugun urteko garaipenik handiena, Kontxako Bandera! Bermeoko blog hau beti egoten da Bou Bizkaiaren ondoan, eta, hortaz, uste dugu gaurko testua egitea ezinbestekoa zela. Hona hemen, zuek guztiontzat…

Urdaibai Arraun Elkartearen historia: ba al zenekien…

Argazkia EFErena da, eta joan den igandean atera zuten. Kontxako Bandera gurea izango da!

Urdaibai kluba 1992an sortu zutela? Gure herriko arraun klubak Elantxobe eta Mundakarekin egin zuen bat, eta hiruren artean Urdaibai sortu zuten. Garai hartan, jakina, ez zegoen oraindik Ligarik; apurka-apurka, gure ontzia Bizkaiko estropadetan hasi zen gailentzen, eta, laster, onenen pare jartzea lortu zuen. 90ko hamarkadaren amaierarako, esate baterako, primeran ibiltzen ginen Kontxan, gertutik ikusten genuen garaipena.

gure ontziak Bou Bizkaia duela izena? Izen hori bera Gerra Zibileko Matxitxako Batailan parte hartu zuen ontzi batek ere bazuen. Bou izeneko ontziak garaiko Eusko Jaurlaritzaren gudarostean zeuden; ontzi horiek, gehienetan, bakailao-ontziak izanak ziren Gerra hasi aurretik.

Bermeoko zalegoa urdinez jantzita joaten dela estropadetara? Inoiz ez dugu huts egiten eta beti egoten gara Bou Bizkaiaren arraunlariekin, baina ez nahastu… Gu, beti-beti, urdinez jantzita :-).

1992tik hona palmares ederra osatzea lortu dugula, eta titulurik handienak eskuratu ditugula? Hori da, begira: ACT Liga (San Miguel Liga) 4 aldiz irabazi dugu (2004an, 2007an, 2008an eta 2010ean); Euskadiko Txapelketa 3 aldiz (azkena, iaz, 2011n); 7 aldiz izan gara Bizkaiko txapeldunak (denak, 1999 eta 2008ren artean). Eta jakina, agian garrantzitsuena: Kontxako Bandera, arrauneko “Olinpiada”, garaikurrik estimatuena, bi urtetan irakazi dugu: 2010ean eta 2011n. Azken biak :-).

historiako lehen Ligan, 2003an, 8. amaitu ginela, baina hurrengo urtean lortu genuela, dagoeneko, gure lehen titulua? Hauexek dira ACT eta San Miguel Ligan atera ditugun emaitzak: 2203an, zortzigarren; 2004an, txapeldunak; 2005ean, hamargarren; 2006an, zortzigarren; 2007an, txapeldunak; 2008an, txapeldunak berriro; 2009an, seigarren; 2010ean, txapeldunak; 2011n, txapeldunordeak. Aurten, oraingoz, hirugarren gaude, 2 estropadaren faltan.

ikaragarria izan zela 2011n Kontxan lortutako garaipena eta blog honetan poz-pozik ospatu genuela? Eta gauza bera egingo dugu aste batzuk barru, horretan ez dugu zalantzarik :-). Urdaibai txapeldun!!

Aupa Urdaibai!! Gora Bermeo!!! Agur beroa guztiontzat!! ;-).

Natalia Diaz

Share
Published by
Natalia Diaz

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago