Bermeoko jaietako kontzertuak: La Fuga eta bertsolaririk onenak!!
Zer moduz doaz Bermeoko jaiak, lagunok? Espero dugu gu bezain ondo pasatzen ari izatea!! 🙂 Aizue, eta honek hasi baino ez du egin, oraindik egun batzuk geratzen zaizkigu Xixiliren aginpean! Blog honetan, bere garaian, Bermeoko jaietako egitaraua partekatu genuen, gogoratuko duzuenez, eta orain arlo zehatz baten inguruan hitz egin nahi dugu: gogora ditzagun, beraz…
Bermeoko jaietako kontzertuak: zer dugu gaurtik igandera arte?

La Fuga barikuan helduko da gurera. Argazkia: EITB.
Gaur, eguaztena (irailak, 12)
18:00etan: Duo Galdea taldeagaz, dantzaldia, Lamerako kioskoan.
22:00etan: Nagusien Play Back Txapelketa, 17 urtetik aurrerakoentzat, Lameran.
Bihar, eguena (irailak, 13)
22:00etan: Bertso saioa, Artza Frontoian, Euskeraz Berbetan taldeak antolatuta. Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes, Miren Amuriza eta Uxue Alberdi egongo dira; gai jartzailea Bernardo Mandaluniz izango da.
22:30ean: Ez emon latie ekarri zeure kantie, txosna gunean.
Etzi, barikua (irailak, 14)
22:00etan: Urgatz eta La Fuga taldeen kontzertuak, Lameran. Hona hemen La Fugaren abestietako bat:
Zapatua (irailak, 15)
18:00etan: Guretzat eta Gazteleki fanfarren kalejirea, Talan. 19:00etan, bertatik irtengo dira fanfarreak.
21:00etan: Ingo al deu taldearen kontzertu-dantzaldia Lameran, txosnek antolatuta.
1:00ean: DJ, txosnatan.
Domekea (irailak, 16)
12:15etik aurrera: Iratxe Ibarra, Onintza Enbeita eta Miren Amuriza bertsolariak balkoitik balkoira, Bermeoko Erraldoien Konpartsaren ekitaldia eta Guruzne Aristegi, Nagore Garaioa eta Maitane Ruiz bermeotarren abestiak, Santa Eufemia enparantzan Euskeraz Berbetan taldeak antolatuta.
19:30ean: Dantzaldia, Aiarako Musika Bandeagaz, Lameran.
21:30ean: On taldearen kontzertua, txosna gunean.
Xixiliri agur esan ostean: Agur Papardo, txosna gunean.
Musika dugu hizpide Bermeoko jaietan, hori argi dago… Gozatu eta kontatu hementxe!! GORA BERMEO!!