Alakranaren epaiketa eta bikotekidea jo eta bortxatzeagatik atxilotuta

Alakranaren epaiketa eta bikotekidea jo eta bortxatzeagatik gizonezko baten atxiloketa dira Bermeoko orrialdeko hesian aste honetako gai nagusiak.

Bermeoko orrialdeko kontu nagusiekin hasteko, izan ere, astean zehar, Alakrana ontzi bermeotarraren bahiketaren inguruko epaiketa egin da eta Joseba Uriartek zera utzi zuen gurean: ‘Alakrana ontzia bahitu zuteneko auzia epaitegian dago, berriz ere amesgaiztoa bizitzera…Animuak hemendik bertan sufritzen egon ziren arrantzaleei’ Gure aldetik ere, besarkada beroa bidali nahi diegu, izan ere, han gertatutakoa berriz ere gogora ekartzea, benetan gogorra izan behar baitu. Bertan duzue aipatutako albistearen inguruko esteka.

Astero egiten dugun laburpenean, ez genuke hurrengo baten horrelako gairik sartzerik nahi, hala ere, gaurkotasunak gure komunitatean agintzen du eta Maite Bazterretxea berak horrela adierazi zuen bere haserrea azken eraso sexistaren aurrean: Emakumeen kontrako indarkeria Bermeon…Aski da! ‘ Atxilotu duten gizonezkoa 30 urtekoa da eta emakumeen kontrako indarkeria delitua leporatzen diote. Hemen duzu Bermeon gertatutako azken tratu txarren inguruko albistea.

Guk, oso bestelako kontuak ekarri genituen hesira, izan ere, zapatuan Bermeoko Kafe Antzokian Seguridad Social talde ezagunaren kontzertua iragartzeko aprobetxatu genuen. Hemen duzue bestelako kontzertuen berri izateko esteka.

Horren harira, Maite Ugalde Bilbaok eta Beñat Mendietak Bermeoko Kafe Antzokia gustuko zutela kontatu ziguten, baita horretarako zituzten arrazoiak ere.

Bukatzeko, Rocio Lopez Vargask Bermeoren inguruan dioena jaso nahi izan dugu: ‘Bermeo, asko gustatzen zait, 7 urte daramatzat bertan eta oso lasaia da eta bermeotarrak (gizonezkoak) oso parrandazaleak dira, jajaja, hori asko gustatzen zait’. Rociok, gizonezkoen gainean emandako iritziari Ane Goikoetxeak andre bermeotarrak ere aparteko arraza batekoak direla esan du, baita label onekoak ere.

Azken berba hauek gaurko laburpena bukatzeko ezin hobeak dira, zuk bestelakoak gaineratu nahi badituzu, badakizu, hemen bertan edota Bermeoko orrialdeko hesian egin dezakezula.

Eskerrik asko eta laster arte.

Share
Published by

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago