‘Albatun Dos’ ontzia piratetatik libre eta Bermeo Kulturanitz

Bermeoko ‘Albatun Dos’ ontzia libre dagoela, eta Bermeoko Kulturanitz martxan dagoela dira aste honetan Bermeoko gai nagusiak.

Hasteko, itsasoan barrena gertatutako ekarriko dugu gurera, Beñat Mendietak horrela idatzi baitzuen gurean: ‘Oraingoan ere libratu dira, baina piratek ez dute atsedenik hartzen….azken honetan ‘Albatun Dos’ ontzia izan da….ia hurrengorik ez dagoen eta azkena dan’. Ia Beñatek esandakoa betetzen den eta horrelako egoera arriskutsu gehiagorik bizitzen ez dugun. Atunontzi honek bizitako arriskuaren gainekoak hurrengo albistean dituzue.

Ezagutzen al duzu Bermeo Kulturanitz? hemen duzu….  Gure komunitateak mahai gainean jarritako gai edota galderak bere erantzunak izan ditu eta orain euskaraz irakurriko dituzun arren, jakina, beraiek gazteleraz erantzun zuten, beraz…Josimar eta Maite Ugaldek zerbait desberdin ikusten badute, itzulpenagatik izan daiteke. Bermeo Kulturanitz zer ezagutzen ote den galderari Josimar Machado Silvak horrela erantzun du: ‘Bermeoko irudi hau ikustea benetan hunkigarria da!, Tb (Globo) saio baten bidez, RIO, ez nuke inoiz pentsatuko horrenbeste emozio piztuko zizkidala, oroitzapen asko eta ederrak denak, horiek denak bizirik eta denborak ezin borra ditzakeenak. Eskerrik asko’. Bestalde, Maite Ugalde Bilbaok ere bere iritzia eman du Bermeoko hesian: ‘Bermeotarra naiz, baina patuak ez du ni hor bizitzerik nahi eta Argentinan hazi naiz, bi urte igarota Bermeora itzuli ginen eta berriz ere alde egin genuen, oraingo honetan Tenerifera, ezkonduta eta hiru seme-alabekin. Horrela bada, nire bizitzaren erdia kanpoan eman dut, baina nire herritik urrun egon arren, bihotzean daramat eta egunero Josimar, zuri gertatzen zaizun bezala, Bermeorekin harreman duen orok hunkitzen nau, eta ez dakizu zenbat gainera’.

Bukatzeko Maite Bazterretxeak utzitako ekarri dugu: ‘Gernika eta Bermeo lotzen duen errepidean, Axpen bertan, biribila jarriko dabe, orain bi urte jarritako radarrak ez baitu ibilgailuen abiadura jaistea lortu eta oinezkoak arriskuan daude‘. Askotan autoaren barruan bakoitza berean pentsatzen doalako edota presa daramalako abiadura hartu eta istripuak gertatzen direnez, egingo den biribila edo errotondari esker abiadura gutxiagotzea izango dute helburu. Honen inguruko informazioa hurrengo estekan.

Aste honetako laburpena hemen utziko dugu, baina jakitun zarenez, astero moduan Bermeoko orrialdeko hesian jasotzen diren guztiekin hemen errepaso berri bat osatuko dugula.

Share
Published by

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago