Vidocq, gaizkile eta detektibe

Vidocqek askotan alde egin zuen kartzelatik. Irudia: Juanma Gallego

Vidocqek askotan alde egin zuen kartzelatik. Irudia: Juanma Gallego

“Gizon zintzoa izan nahi dut”.

Monsieur Henryk ezin zuen sinetsi. Bere aurrean gaizkile bilatuenetakoa zeukan. Vidocq bere burua entregatzera etorria zen. Gaizkileak amnistiaren truke Poliziarekin kolaboratzea proposatu zion Pariseko Jendarmeriako Arlo Kriminalaren buru zen Henry komisarioari. Poliziak proposamena aztertu behar zuela erantzun zion, baina hala ere hori erabaki bitartean kartzelara joan behar zuela erantzun zion. Ziegarako bidean, ordea, Vidocqek berriro alde egin zuen. Eta berriro Henryrengana bueltatu zen proposamen berdinarekin.

15 urte baino ez zituela bere lehen lapurreta egin zuen, nor eta bere aitari. Ameriketara joateko asmoz etxetik ihes egin zuen. Urte batzuk pasata Eugene François Vidocq (1775-1857) poliziaren ametsgaiztoa bihurtu zen.

Frantziako Armadan ibili zen zenbait gerratan, eta baita korsario gisa aritu ere, baina Armadatik alde egin zuen. Frantses Iraultzaren garaian ere atxilotua izan zen, baina bere burua gillotinatik aldentzea lortu zuen ere. Bruselara alde egin eta bertan gaizkile talde batean ibili zen.

Eskapismoaren maisua izan zen. Atxilotua izan bezain laster ihes egitea lortzen zuen. Bere bizitza etengabeko ihesaldia bilakatu zen, harik eta bizimodu horretaz aspertu eta bere burua entregatzea erabaki zuen arte. 1809an gertatu zen hori. Amnistiaren truke gaizkile taldeetan infiltratu gisa lan egitea proposatu zion monsieur Henryri. Proposatutakoa gogotik bete zuen eta arrakasta ugari izan zituen bere zeregin horretan. Denborarekin, hala ere, Poliziarekin tirabirak hasi ziren eta Vidocq bere kabuz aritu zen ikerlari pribatu gisa, arrakasta ugari lortuz.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Confianza online