Barakaldora joan da “Go!azen”eko grabazioa bisitatzeko aukera

Barakaldoko Xabier Abad Perezek irabazi du Go!azen“eko errodajera bisitan joateko aukera. “Bago!az“eko faboritoaren lehiaketan botoa eman duten erabiltzaile guztien artean zozketa egin dute eta berari egokitu zaio.

Go!azen-eko grabazio egun bat

Go!azen-eko grabazio egun bat

Saria “Go!azen”eko grabaziora, beste hiru lagunekin batera, sartzeko aukera zen. Egun batez, telesaila nola grabatzen duten ikusi ahal izango dute Xabierrek eta berak aukeratutako beste hiru pertsonak.

Eszenatokiak nolakoak diren, aktore eta figuranteek nola entseatzen duten, kamerak non eta nola jartzen diren, zenbat aldiz errepikatzen den eszena bakoitza… Guzti guztia ezagutu ahal izango dute.

Noski, denboraldi berri honetako aktoreak bertatik bertara ikusi eta ezagutu ahal izango dituzte. Ekainean hasiko dira grabazioak. Beraz, handik aurrera, egun batez, euskal gazte askoren idoloek nola lan egiten duten ikusi ahal izango dute.

Imanol Cabrejas

Imanol Cabrejas

“Bago!az”eko faboritoaren lehiaketan Imanol Cabrejas izan da internauten gustukoena. Botoen % 36 jaso ditu bilbotarrak.

Egun bakar batean ikusi genuen “Bago!az”en lehiatzen, Iñigo Azpitarterekin Iker Laurobaren “Berria auzoan” kantatu zuenean. Egun hartan kanporatu egin zuten tamalez. Baina berak ere izango du lekutxo bat “Go!azen”eko grabazio horietan.

Tagged on: , ,

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *


Confianza online