Iholdi Beristain ‘Go!azen 4.0’ko aktoreetako bat izango da

Bago!az” ETB1eko musika-saioko garaile izendatu zuten Iholdi Beristain aurreko astean eta, beraz, “Go!azen“en hurrengo denboraldiko aktoreetako bat izango da. Oraindik ez dakigu ze paper emango dioten: neska zintzoa, gaiztoen taldeko kideetako bat… zer uste duzue datorkiola ondoen?

Iholdi Beristain 'Bago!az'eko finalean

Iholdi Beristain ‘Bago!az’eko finalean

Hasiera hasieratik egon da Iholdi portugaletearra “Bago!az”en. Xabier Saldiasekin egin zuen bere lehen aktuazioa, Bruno Marsen “Locked out of heaven” abesten eta poliki-poliki gora egin zuen.

Oso polita izan zen, adibidez, Aritz Mendiolarekin (gure Garirekin) abestu zuen “Nire mundu txiki polit hontan”. Bikote ederra osatu zuten!

Eta gogoratzen duzue Amy Winehousen paperean sartu zenekoa? Sekulako aktuazioa egin zuen Maria Amolategirekin batera! Atal hartan irabazle izatea lortu zuen gainera! Ikusi berriz ere emanaldi hura:

Finalean, berriz, itzel aritu zen. Hitzik gabe utzi zuen epaimahaia azken saio hartako bi abestiekin. Azken abestiaren ondoren, Alex Sarduik esan ziona oso esanguratsua izan zen: “Ez duzu dena eman; dena ematerakoan, txarra ere ematen delako. Zuk, gaur, onena eman duzu!”.

Hurrengo udazkenean “Go!azen”en ikusiko dugu Portugaleteko neska; abesten, dantzan eta interpretatzen. Ea nola moldatzen den eta nolako pertsonaia ekartzen digun!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *


Confianza online