‘Go!azen’en denboraldi berriko lehen aurpegiak ikusi ditugu!

Atzo ‘Go!azen’ telesailaren webgunean egunotan egin duten grabazio bateko argazki galeria publikatu zen. Argazki horietan denboraldi berrian arituko diren aktoreetako batzuk ikusi genituen eta horrek txutxu-mutxu ugari sortu arazi ditu: “Haizea eta Mikel agertzen dira baina Elene ez, ez ote du parte hartuko?” Zenbat galdera ditugun eta zenbateko jakin-mina!

Hasteko, hementxe daukazue galeria osoa argazkiak ikusi ahal izateko. Egin klik!

Go!azen-eko grabazioaren galeria

Iaz Euskararen Txantxangorriaren bideoklipa egin zuten bezala, aurten ere euskararen aldeko abesti berriaren bideoklipa grabatu dute ‘Go!azen’eko aktoreek. Ekainaren erdian estreinatuko da bideoklip berri hori. Desiatzen gaude abestia entzun eta bideoklipa ikusteko, ezta? “Euskararen Txantxangorria”k adinako arrakasta izango ote du…

Kontua da, grabazio horretan denboraldi berrian arituko diren aktoreak ikusi ditugula. Hor daude iaztik ezagutzen ditugunetako asko: Aritz Mendiola (Gari), Ainhoa Larrañaga (Eli), Asier Burguete (Markel), Oihan Moreno (Jontxu), Markel Gajate (Mikel), Paula Etxeberria (Haizea)…

Argazkietan ikusten da, baita ere, “Bago!az” saioa irabazi zuen Iholdi Beristain. Bagenekien lehiaketako irabazleak paper bat izango zuela denboraldi berri honetan. Baina… hara nolako ezustea hartu dugun! Sara Nieto ere ikusi dugu! Pertsonai berrietako bat berak egingo ote du? Ala figurante bezala arituko da? Momentuz, ez dago horren berririk!

Sara Nieto

Beste aktore batzuk, ordea, faltan bota ditugu. Ez dugu ikusi Paula Etxeberria (Elene), ezta Haritz Morrás (Urko) eta Lorea Iribar (Nora) ere. Eta horrek jakin-mina eta zalantzak piztu ditu: Ez dute parte hartuko? Agian atal batzuetan bakarrik agertuko dira? Bideoklipean agertu ez arren, telesailean bai?

Horrez gainera, pertsonaia helduak ere ez dira agertzen argazki hauetan. Ez ditugu ikusi Ramon Agirre (Zuzen), Barbara Rivas (Irati), Inma Fernandez (Desi) eta konpainia ere. Zer gertatuko da hauekin?

Galdera eta zalantza asko daude, baina erantzunik oraindik ez. Momentuz, hori guztia sekretua da. Hala ere, badakigu denboraldi berriak istorio berriak izango dituela eta, horretarako, pertsonaia berriak behar ditugula.

Atalen grabazioak ez dira hasi oraindik eta, dagoeneko, emaitza ikusteko gogoz gaude!

Hasiera batean behintzat, abesti berriaren bideokliparekin konformatu beharko dugu! 😉

 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *


Confianza online