Categories: Playlist

Melody Gardot: Baby I’m A Fool

Melody Gardot New Jerseyko bakarlari gaztearen ahots dotorea Eitb Musikaren sintonian entzungai da jada. My One and Only Thrill bigarren diskoa Verve zigiluarekin kaleratu berri du. 2006.urteko bere debutak, Worrisome Heart diskoak, txalo beroak jaso zituen prentsa espezializatuaren partetik. Orduan, Gardot Norah Jones eta Madeleine Peyroux-rekin konparatu zuten.

 

 

Gainera, inork ez zuen ahazten bere istorio triste eta, aldi berean, itxaropentsua. Izan ere, 19 urte zituela, istripu larria jasan baitzuen bizikletan zoala. Auto batek harrapatu zuen eta gidariak, gainera, hanka egin zuen, Melody larriki zauritua kalean botata utziz. Sendatzeak iraun zion denbora luzean, musika euskarri emozional haundiena izan zuen eta garai hartan idatzi zuen bere lehenengo EP-a izango zena, Some Lessons. Istripuak arrastoak utzi dizkio: besteak beste, ibiltzeko makila darabil eta eskenatokian eserleku berezi bat behar izaten du; gainera, azal azpiko estimulagailu bat ere jarri zioten, mina arintzeko. Hauek, ordea, ez dira bere erabakitasunerako inolako oztopoak izan eta aurrera darrai, oraingoan, bigarren diskoarekin, esan bezala. “Baby, I’m A Fool” kantarekin aurkezten dizugu Eitb Musikan.

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago