Categories: Eguneko diskoa

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye uhartean artista komuna bat sortzearekin egiten zuen amets eta Erresuma Batuko gazteei utopia hartara batzera dei egin zien 1968an. Deialdi honi erantzunez abiatu zen Vashti Bunyan Londresetik  Eskoziako iparralderantz.

Ijito gurdi bat hartu, zaldi bat, txakur bat eta bere mutilaguna, Robert,  eta bidean jarri zen. Urtebete baino gehiago behar izan zuten gurdi bide zaharretan barrena Eskoziara iristeko eta Skye irlara gerturatzean Donovanek komuna hippie hura sortzearen asmoa bertan behera utzi zuenaren albistea eman zieten.  Bidaia, baina, ez zen denbora galtze hutsa izan. Vashti Bunyanek bidai espiritual bat bezala oroitzen du Londresetik Eskoziara egindako bidai hura. Gurdi zahar hartan beste modu batera bizitzen ikasi omen zuen, naturarekin harremanean eta modu sinple baina, bere hitzetan, zoriontsuago batean. Bidai hartan idatzi zituen abestiek osatu zuten 1970eko bere debut diskoa Just another diamond day.

El Jonan

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

13 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago

CW Stoneking, bluesaren nostalgikoa

CW Stoneking australiarra komunitate aborigen batean hezi zen bederatzi urte bete arte. Egun batean, bere…

13 years ago