Categories: Egun bat Musikan

Chic: Le Freak

Gaurko egunez, 1978an, Chic taldea estatubatuar arrakasta zerrendetako lehenengo postura iritsi zen “Le Freak” kantarekin. Hau izan da Chic-en ibilbide osoko hit nagusia. Single bezala 4 milioi ale saldu zituzten eta arrkasta zerrendetako goren postuan bost astez jarraian iraun zuen. Kanta honen sorrerak badu, gainera, bere istorioa. 1977ko urtezahar gaua zen: Chic-eko Nile Rodgers eta Bernard Edwards New Yorkeko Studio 54ra joateko gonbidapena jaso zuten. Hala ere, inork ez zuen dantzalekuaren atean beren izena eman eta atezainek ez zieten pasatzen utzi, nahiz eta, klubaren barrenean haien musika etengabe jarri. Zapuztuta, Rodgers-en apartamentura joan ziren, eta txanpaina edaten zuten bitartean, musika inprobisatzen hasi ziren. Musikaren gainean “fuck off” esaten hasi ziren, amorrua lasaitzeko-edo…Atera zen kanta gustatu egin zitzaien eta “fuck off” ez oso dotorearen ordez “Le Freak” finagoa jarri zuten. Horrela sortu omen zen hit hau.

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago