Categories: Eguneko diskoa

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai.  1991ko disko hau, 90eko hamarkada hasierako pop musikaren gailurretako bat,  Neil eta Tim Finn anaiek konposatu zuten.

Finn anaiek proiektu paralelo baterako sortu zituzten disko honetan jasotako abesti gehienak baina azkenik Crowded House taldeak grabatu zituen.  Capitol zigiluak eta Crowded House taldeak hitzartuta zituzten Zelanda Berriko taldearen hurrengo diskoaren grabazio eta argitalpen datak. Capitol diskoetxeak, baina,  atzera bota zizkien disko berrirako proposatutako abestiak eta diskoaren grabazio saioen egunak gainera zetozkiela ikusita Neil Finn-ek anaiari galdetu zion ea euren proiekturako idatzitako abestiak Crowded House taldearen disko berrirako graba zitzaketen. Anaiak baietz erantzun zion baina berak ere diskoaren grabazioan parte hartzearen baldintzarekin. Adostasun batera iritsi ziren eta gutxira ekin zioten Woodface diskoa grabatzeari. Diskoak aurkeztu zituen singleen artean “Weather With You izan zen arrakastatsuena.

El Jonan

Share
Published by
El Jonan

Recent Posts

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

13 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago

CW Stoneking, bluesaren nostalgikoa

CW Stoneking australiarra komunitate aborigen batean hezi zen bederatzi urte bete arte. Egun batean, bere…

13 years ago