Canned Heat taldeak 60ko hamarkadako musika jaialdi aipagarrienetan hartu zuen parte, Montereyko jaialdian eta Woodstockeko jaialdian kontzertu gogorangarriak eskainiz. Halere, blues zale gutxi batzuen artean ospe handia lortu arren, taldearen musikak ez zuen gazteen gehiengoaren babesik lortu eta taldekideek amerikar pop zerrendetan lortu zuten arrakasta bakarra 1968ko Boogie with Canned Heat diskoan argitaratutako "On the road again" abestia izan zen. Disko hau izan zen, ere, Adolfo de la Parra baterijole mexikarrarekin grabatu zuten lehengoa.
Talde honetako kideek familia txiki bat osatu zuten eta taldekideen artean harreman estua zegoen. Guztiek zuten ezizen esanguratsuren bat eta ohikoak ziren taldekideen arteko txantxak. Esateko, Alan Wilson gitarjolea, betaurrekorik gabe ez zuenez ezertxo ere ikusten, Blind Owl (hontz itsua) goitizenaz izan zen batailatua. Natura eta blues musika atsegin zituen gizona, Adonis bat izatetik urruti zegoen eta emakumeek ez zioten jaramon gehiegirik egiten, honek areagotu baino ez zuelarik egin bere buruarekiko zuen segurtasun eza. Krisi sakonak eta depresioak jasan zituen sarritan eta azkenik 1970an droga gaindosi baten ondorioz hil zen 27 urterekin.
Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …
60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…
20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…
Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …
Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…
50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…