Bikotekideari felazioak egiten dizkioten emakumeak zoriontsuagoak dira

New Yorkeko Estatuko Unibertsitateak berretsi du bikotekideei felazioak egiten dizkieten emakumeak askoz zoriontsuago bizi direla. Gutxi gorabehera 300 neskek hartu zuten parte ikerketan, eta, aho bidezko sexua praktikatu ostean, horien aldartea zeharo aldatu zela ondorioztatu dute ikertzaileek. Hain zuzen ere, bizitzaren aurrean jarrera positiboagoa omen dute felazioa praktikatzen duten neskek.

Dena den, hainbat adituk diote ahozko sexuak ez ezik, beste zenbait praktikek ere energia ematen dutela, eta, ondorioz, zoriontasunean eragin positiboa dutela, dela cunnilingusak, dela sarketak edota dela masturbazioak berak.

Burmuinak bidaltzen dituen seinaleak eta hormonak kanporatzeak eragina dauka emakumeetan zein gizonetan. Izan ere, orgasmoa da gizakiak izan dezaken plazerik handienetakoa. Hala, sexua munduko antidepresibo eraginkorrenen artean dago, tentsioa edota estresa baztertzeko bide aproposa baita.

Ikerketara itzuliz, aipatzekoa da felazioak emakumeen jarrera mentala hobetzen duela. Gainera, loak hartzeko orduan lagundu egiten du.

Orduan zer onura dakar aho bidezko sexuak gainerako praktikekin alderatuz? Gakoa hazia ei da. Ikerketak horrelaxe erakusten du, behintzat.

Haziak antidepresibo naturalak ditu, serotonina esaterako. Horiexek dira emakumeari lasaitasuna eta ongizatea ematen diotenak. Horretaz gainera, cortisol hormonak energia barreiatzen du.

Dena den, gure ikuspuntutik, bederen, oso mugatua da ikerketa, batez ere, ez dituelako bikote homosexualak kontuan hartzen.

erotikus

Share
Published by
erotikus

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago