Categories: Eguneko informazioa

‘Luzia eta sexua’ren itzulera, hurbil

‘Akabo Bakea’k Gaztea Irratiko gainerako saioak baino zertxobait beranduago hasiko du denboraldi berria, baina Julen Telleriak eta Amaia Artetxek prest dute dena, gaueko saio entretenigarrienari hasiera emateko.

Datorren astelehenean ekingo diote ikasturteari, eta aurten ere gonbidatu bereziak izango dituzte, astelehenetik ostegunera arte. Ordutegiari dagokionez, ordubete geroago hasiko da saioa; 22:00etan, hain zuzen, eta gauerdira arte entzuleak irratiaren bestaldean mantentzeko gai izango dira Amaia eta Julen. Horretarako, irudi berria eta freskotasuna emango diote “Akabo Bakea”ri.

Gainera, ‘Luzia eta sexua’ atalak gai berriz jantziko ditu sexuaren munduan murgiltzea gustoko duten entzuleak. Eraberrituta eta ezustekoz beteta iritsiko dira sexu hitzorduak. Oraingoan, ordea, ez da astelehenetan izango. Gehiago jakin nahi? Datorren astean zabalduko dizkiogu ateak “sexu gau” beroenei.

erotikus

Share
Published by
erotikus

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago