Categories: Gaixotasunak

Sexu anorexia, hedatuz doan gaitza

Sexuarekiko interes gutxi izatearekin lotuta dagoen gaitz edo arazo bat da anafrodisia. Sexu anorexia pairatzen duten pertsonek, desira falta daukate, baita orgasmora iristeko zailtasunak ere, eta askotan sexu-harreman mingarriak izaten dituzte.

Libido faltaren arrazoiak fisikoak zein psikologikoak izan daitezke, eta batez ere, bikotearen aldetik arbuiatuta sentizearen beldur direnei, autoestimu baxua dutenei edota norbere buruarekin fisikoki pozik ez daudenei gertatzen zaie. Halaber, sexu desirak adierazteko zailtasunak dituztenen artean gertatzen den arazo bat da.

Gaitz horrek jota bizi diren pertsonek, ahal duten guztietan baztertzen dituzte sexu-harremanak, eta halabeharrez sexua praktikatzen badute, ez dira gozatzeko gai.

Sexu-grina blokeatzerakoan, sexu-harremanen maiztasuna murriztu egiten da, eta kasu askotan desagertu ere egiten da.

erotikus

Share
Published by
erotikus

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago