Categories: Bitxikeriak

‘Selfie’ak, sexu faltaren erakusgarri

Selfieak egozentrismoaren erakusgarri direla uste dutenentzat azken orduko albisteak ditugu. Izan ere, Herbereetan egindako ikerketa batek erakusten duenez, norbere buruari telefono mugikorra erabilita argazkiak ateratzen ibiltzen direnek sexu falta dute.

Wageninge University unibertsitateko Christyntjes Van Gallagherrek zuzendutako ikerketak, zailtasunen eta bakardadearen jarduerak aztertzen ditu, helburu garbi batekin: sare sozialetan erabiltzaileek haien bizitza sexuala erakusteko duten interesa ikertzea.

Horretarako, argazkiak aztertu eta errealitatearekin parekatu ditu ikertzaile horrek, eta erabiltzaile askok, selfien fenomenoa, segurtasun eza eta sexu falta ezkutatzeko erabiltzen dutela ondorioztatu zuen.

Ikerketan, selfieak egiteari emanak ziren 800 lagunek parte hartu zuten, eta horietatik % 83k ez zeukan bizitza sexual aktiboa. Horrenbestez, datuak ez zetozen bat sare sozialetan haiek argitaratutakoarekin, argazkietan pertsona sexy eta erakargarri bezala definitzen baitziren.

Selfieak egitea gustuko dutenek, argazkien bidez neurtzen dute euren ongizatea, eta teknologiak erabilita, benetako irudia desitxuratzen dute. Hau da, existitzen ez den zerbait saltzen dute, eta ez dute photoshopik gabeko bitzitza ulertzen”, adierazi du Christynjesek.

erotikus

Share
Published by
erotikus

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago