Categories: Eguneko informazioa

Ipuin Erotikoen Lehiaketa antolatu dute Basaurin

Basauriko Euskarabila elkarteak antolatutako Ipuin Erotikoen Lehiaketaren 17. edizioa martxan da. Bertan parte hartu nahi dutenek, apirilaren 20a baino lehen bidali beharko dituzte beren lanak. Maiatzean ezagutaraziko dituzte irabazleak, eta lehen saria 600 eurokoa izango da. Bigarrenak 400 euro eramango ditu, eta Basauriko onenak, berriz, 250 euro.

16 urtetik gorako edonork har dezake parte lehiaketan eta lanek euskarazkoak eta argitaragabeak izan behar dute. Lanak makinaz DIN A-4 formatuan (tarte bikoitzarekin) edo ordenagailuz orrialdeko 2.500 karaktere (hutsuneak barne) idatzita aurkeztu behar dira, eta bi eta hamar orrialde arteko luzera izan behar dute.

Posta arrunta edo elektroniko bidez entregatu daitezke. Paperean bada, gutun-azal batean idazlana joango da, eta beste batean, egilearen datu pertsonalak. Biak gutun-azal handiago batean sartuta entregatu beharko dira (Ipuin Erotikoen 17. Lehiaketa, Euskarabila elkartea 146 p. k., 48970 Basauri). E-mail bidez bada, ordea, bi fitxategi bidaliko dira euskarabila@topagunea.com helbidera: idazlana “Ipuina” izeneko fitxategian eta datu pertsonalak “Egilea” izenekoan.

1996an ekin zioten Euskarabilakoek Ipuin Erotikoen Lehiaketari. Literaturzaletasuna indartzeko asmoz eta erotismoa euskaraz gehiegi jorratu gabeko esparrua zela ikusita, ekimen berritzaile hori bultzatu zuten. Saritutako ipuinekin bi liburu argitaratu dituzte dagoeneko: Bero Hezeak eta Basagurina.

Alaitz Artozabal

View Comments

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago