Categories: 1

Maitemintzearen ondorioak ezagutu itzazu

Askorentzat maitemintze garaia da maitasun harreman bateko onena baina batzuentzat, muturrekoak dira haren seinale fisikoak. “Maitemintzeak crack erretzeak bezala eragin dezake garunean”, segurtatu du Ethlie Ann Varek, gaian adituak. Jarraian bost ondorio azalduko dizugu:

1.-Ezin dezakezu lo egin: Dopamina eta beste hormona batzuk gelditu gabe ekoizten direlako da hori. “Horregatik izaten da hainbeste energia, pozarren zaude eta larrua gau eta egun jo dezakezu”, esan du Helen Fisher doktoreak, Rutgerseko Unibertsitateko ikertzaileak. Bistan denez, inork ezin dezake erritmo hori jarraitu.

2.-Ezin dezakezu jan: Egoera psikologiko obsesiboan eror zaitezke eta maitearekin bakarrik egon nahi izan. Horrela, gure burua eta erantzukizunak alde batera utzi ditzakegu. Zorionez, egoera horrek sei hilabete eta bi urte artean irauten du.

3.-Ezin zara kontzentratu:  Maitemintzean horretaz bakarrik pentsatzen da, hain ondo sentitzea eragiten duen horretaz.

4.-Bularrean presioa: Maitasuna, beldurra eta antsietatea garunean loturik daude.

5.-Goragalea: Sabeleko odol-isuria mozten duten hormonak askatzen dira.

Alaitz Artozabal

View Comments

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago