Categories: Bitxikeriak

Aquarius eta sexua

Nolakoak dira sexua praktikatzerakoan Aquarius zeinua duten pertsonak? Lagunez inguratuta bizitzea maite dute Aquarius zeinua duten pertsonek eta lagun horiekin esperientzia guztiak konpartitzea gustatzen zaie. Gainera, oso intuitiboak dira eta zehar-mintzoak erraz harrapatzen dituzte.

Mutilak oso sortzaileak dira, hau da, gauza berriak probatzea eta neskak aho zabalik uztea atsegin dute. Aldi berean, pixka bat bihurriak ere badira eta nahiko aldakorrak. Oro har, harreman askeak bilatzen dituzte, konpromisorik gabekoak eta sexua praktikatzen duten bitartean umoreari garrantzia ematen diote, bestela aspertu egiten dira eta bikotez aldatzen dute.

Aquarius zeinua duten pertsonak oso bihozberak dira; ez zaie presioa gustatzen eta inguruko guztiak zoriontsu izatea bilatzen dute. Konkistatzeko orduan, gai dira edozein txorakeria egiteko gustuko duten pertsona lortu arte.

Neskak, zodiakoko gainerako zeinuak dituzten emakume guztietatik ezberdinak dira. Ez dira oso sutsuak eta familia-bizitzaz erraz aspertzen dira. Sexuaz gozatzeko orduan ez dute aurreiritzirik. Lagunak gertu izatea gustatzen zaie eta horrek askotan bikotearengan jeloskortasuna eragiten du.

Alaitz Artozabal

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago