Categories: Aholkuakproposamenak

Masaje erotikoak eta laztanak, sexuaz gozatzeko sekretuak

Masaje erotikoek izugarrizko boterea dute bikote erlazioetan. Orokorrean, masajeez hitz egiten dugunean, masaje lasaigarrietan pentsatzen dugu denok, eta estresarekin lotzen dugu, baina masajeek ez dute soilik betebehar hori. Izan ere, ohera joateko garaian sua pizteko baliabide ezin hobea izan daitezke.

Laztanak bikotearen komunikazioan elementu oinarrizkoa dira. Horregatik, inoiz falta behar ez diren zerbait dira. Izan ere, konfiantza indartu, desioa areagotu eta maitasunezko errutinarekin hausten dute. Azken finean, bikote batean intimitate emozionalaren osagai paregabea dira.

Masaje erotikoa oso hunkigarria izaten da bi kideentzat, masajea jasotzen duenarentzat, eta baita masajea egiten duenarentzat ere. Batek gorputzeko toki jakin batzuetan estimulazio zuzena sentitzen du, eta bitartean, masajea ematen duenak, ikusmenaren eta ukimenaren zentzumena estimulatzen ditu, modu horretan, bikotearen ahalmen sentsorialaz jabetuz.

Honek guztiak modu zuzenean eragiten du desio sexualean, bestearen gorputzarekiko ezagutza hobetu egiten da eta bikoteak estimulu jakin batzuei nola erantzuten dion jakiteko ere baliagarria da. Masaje terapeutiko eta erotikoen arteko desberdintasuna bat dela esan dezakegu. Masaje erotikoetan, pertsonak biluzik daude, eta horrek zentzumen guztiak eta gorputza erabat ematea suposatzen du. Masaje terapeutikoetan, aldiz, ez da horrelakorik gertatzen.

Alaitz Artozabal

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago