Categories: Eguneko informazioa

Euskal “pikaderoen” webgunea

Google Earth bilatzaileari esker sortu zuen bilbotar batek webgunea, eta hauek dira Euskal Herriko “pikadero” horietako batzuk: Zierbenako portua, Aizkorriko hondartza, Illunbe aparkalekuko igoera, Bermeoko portua…

Euskal Herrian ligatzea zaila dela topiko oso zabaldua da. Agian, topiko horri aurre egin nahian sortu zuen Josean Gutierrez bilbotarrak mispicaderos.net webgunea. Bertan, mapa bat ikus daiteke eta “pikadero” bezala balio dezaketen tokiak markatuta agertzen dira.

35 urte ditu webgunearen sortzaileak, eta duela bi urte hartu zuen proiektu berri hori sortzeko erabakia. Google Earth bilatzaileak eskaintzen zituen baliabideak aprobetxatu nahi izan zituen. Euren desioak askatzeko tokirik ez duten bikoteentzat webgunea lagungarri izatea da bere helburua. Izan ere, orain dela urte batzuk horrelako webgune bat berarentzat oso egokia izango litzatekeela pentsatu zuen. “Oraindik horrelako zerbait ez zegoela ikustean, horretan lanean hastea erabaki nuen”, azaldu du webguneen diseinatzaile honek.

Hasieran webguneak ez zuen arrakasta handirik izan. Jendeak euskaldunez duen irudia baieztatu behar al genuen horrekin? Baina ez, dirudienez ez da horrela. Izan ere, gauzak aldatzen hasi ziren blogetan eta sare sozialetan bilbotarren ideia zabaltzen hasi zenean. “Bisiten kopurua asko handitu zen, eta horren ondorioz, “pikaderoen” kopurua ere nabarmen hasi zen”, dio Gutierrezek oso harro.

Ekainean webgunean 20.000 bisita baino gehiago izan zituen, eta espero den moduan bisitari gehienak ikasleak izan ohi dira. Orrialdea bisitatzeaz gain, haiek dira “pikaderoak” proposatzen dituztenak ere. Horretaz gain, toki horien xehetasunak ematen dituzte, hala nola, toki horretan kotxeentzako dagoen ahalmena, tokiak duen intimitate maila… Hauek izaten dira gazteek proposatzen dituzten “pikadero” nagusiak: argirik gabeko txokoak, urruneko aparkalekuak, tabernetako komunak, probalekuak…

Hego Euskal Herrian jada bostehun baino gehiago dira proposatutako “pikaderoak”, eta probintziei dagokienez hauek dira datuak: 35 Araban, 92 Nafarroan, 108 Gipuzkoan eta 193 Bizkaian. Jendeak ere interesa izango du toki horiek zein diren jakiteko. Beraz, hemen dituzue proposamen nagusiak: Gasteizeko Buesa Arena, Mendizabala eta Olaranbe aparkalekuak, Zarautzeko hondartza, Donostiako Illunbeko aparkalekuko igoera, Zierbenako portua, Aizkorriko hondartza, Bermeoko portua, Leioako aparkaleku unibertsitarioa, Zornotzako barnetegiaren zonaldea…

Estatu espainiarren jada 6.000 dira internautek proposatutako tokiak. Baina, aukerak zabaltzen joango dira. Gutierrezek ez zuen espero hain aukera zabala egotea, eta egunetik egunera jendeak proposamen gehiago ematen ditu.

Euskaldunok agian ez dugu gehiegi ligatuko. Baina, ligatzen dugun egun horietan ez gara “pikadero” faltan ibiliko webgune honi esker.

Alaitz Artozabal

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago