Categories: Aholkuak

“Aspaldion txortan egiten dudan bakoitzean kondoia apurtzen zait”

Irakurle batek zuen laguntza eskatzen idatzi digu. Hain zuzen ere, zuen iritziak nahi ditu neska gazte honek. Lagunduko diozue?

“Kaixo!!

17 urteko neska bat naiz eta arazo bat daukat nire mutilagunarekin. Azken bi hilabeteotan lau aldiz eduki ditugu sexu harremanak eta lautik birritan kondoia apurtu egin zaigu, ez zait beste aukerarik gelditu urrengo eguneko pirula hartzea baino.

Ez dakit zer egin. Agian beste kondoi batzuk probatu gogorragoak?? Jendearen iritzi desberdinak entzutea gustatuko litzaidake. Lagunduko didazue????????

Eskerrik asko”

Alaitz Artozabal

View Comments

  • Jo ba nik uste dut Durex eta Control direla onenak, ez? dena dala ez da normala hain arin apurtzea. saiatu suabeago egiten igual, ez dakit!

    fijo ondo jartzen dula? eztau alderantiz jarriko eta horren ondorioz errazago apurtu ez? a eta ez hartu ohitura hurrengo eguneko pilula hartzeko e! ez da gomendagarria askotan hartzea, hori entzun dut nik beintzat

  • Nik entzuna daukat askotan talla egokia ez erabiltzeagatik apurtzen direla kondoiak... Horri begiratu diozue inoiz? Agian hor dago koxka... Agian handiegiak edo txikiegiak erosten dituzue... Ez dakit...
    Animo eta ea konpontzen duzuen arazoa!!!

  • Ziur nago gaizki jartzen duzuela kondoia... Gogoratu ez dela haizerik utzi behar eta "bazioa" egin behar duela kondoiak, bestela seittun puskatzen da... Etzenuen ba alua depilatuko??? ze igual hazten ai dien iletxo hoik, oso zorrotz eta indartsu ateratzen dienak, zulau due ta puskau due kondoia....

    ta bestela... azkazalak moztu, eraztunek kendu...

  • Apa neska!!! Uffff... arraro xamarra iruitzen zait lau alditan egin eta erdietan kondoia puskatzea. Oso oso oso zaila da kondoi bat puskatzea eta horrenbeste alditan... ez dizut kaña sartu nahi baina, ez zitzaizuen jartzea "ahaztuko" eta gero hurrengo eguneko pilularen bila joan behar?

    Bueno, bueno, demagun kriston suerta txarra eduki duzuela eta hautsi egin zaizuela. Aukerak: azkazal luzeegiak dituzu eta kondoia hartzean apurtu egiten duzu; autoko guanteran edo, lehor xamar dauden kondoiak erabili dituzue eta apurtu egin dira. Kondoia poltsatik atera duzue oraindik "jantzita" zaudetela eta belarritako/eraztun/zinturoi/galtzatakokremaileraren kontra.... jarri duzue eta apurtu. Azken aukera: poltsatik atera eta erabili arte kanpoan izan duzue kondoia eta lehortu egin da eta horregatik apurtu zaizue... Ez dakit.... baiña ondo pentsatu zer egiten duzuen gaizki, zeren bi hilabetean bi hurrengo eguneko pilula.... kriston koktela sartzen ari zara gorputzean neska!!!!

  • Kaixo!!
    Niri be 3 alditan gertatu zait, eta egia esan oso egoera deserosoa da... ez saiatu zergatia bilatzen, ni saiatu nintzen eta ez nuen aurkitu ere... nire ustez dena ondo egiten genuen eta hala ere, barruan puskatzen zen, ez markadun kondoiak erosten ez beste era batez ere... Gainera horrek hurreno harremanetan beldurrez jokatzea eragingo dizu. hoberena metodoz aldatzea (eraztuna, pilulak, partxeak...) eta kondoia bigarren antisorgailu bezala erabiltzea mutila betiko bikotea ez bada. Animo neska!

  • Kaixo!

    Normala da behin edo behin kondoia apurtzea baina ez horrenbestetan. Nire ustez txortan denbora asko egotea izan liteke eragileetako bat. Askotan kondoia lehortu egiten da eta beraz komenigarria izaten da noizean behin lubrikatzea. Izan liteke ere kondoia ondo ez jartzea, edota tamaina egokikoa ez izatea edota agian zuen sexu motarako finegia izatea. Probatu sendoago bat eta ea hobeto doakizuen. Zorte on!

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago