Categories: Kamasutra

Bola txinatarrak… zertarako?

Ostegun honetan bola txinatarrei buruz hitz egingo digu Olatz Berastegi sexologoak. Irakurle batek egindako galderaren erantzuna da hain zuzen hemen azaltzen zaizuen azalpena:

Irakurlearen zalantza:

“Zer dira bola txinatarrak? Zertarako eta nola erabiltzen dira? Arriskutsuak dira? Orgasmora iristeko erabiltzen dira ala zein da nagusiki euren funtzioa? Ipurdian ere erabili daitezke?”

Olatzen erantzuna:

“Bola txinatarrak bi edo hiru bolekin osatutako tramankulu bat da eta material ezberdinetakoak daude. Funtzio ezberdinak eduki ditzakete, alde batetik baginako muskulua eta ‘suelo pelvico’ deritzogun atala lantzeko eta indartzeko erabiltzen dira eta bestetik, baginan barnean erabilita sentsazio gustagarriak lortu daitezke.  

Hori dela eta, ondorio bezala, sarketarekin egiten diren sexu-harremanetan plazer gehiago sentitu daiteke. Ez dira arriskutsuak eta erditu duten emakumeentzat oso baliogarriak dira, erditu ondoren baginako muskuluak indarra galtzen dutelako.

Printzipioz baginan erabiltzeko balio dute, baina norbaitek ipurdirako erabili nahi baditu probatu dezala eta kontatuko digu”.

Alaitz Artozabal

View Comments

  • Puff, nik baditut eta gozada bat dia. Berez horiek erabilita, baginan ematen duten sensazioa ez da hain handia neretzat. Baina hauek erabiltzen ditudanetik askoz sensazio handiagoak ditut sexu harremanetan.

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago