Categories: Sailkatugabeak

“Ni liberala naiz eta zu?”

Lesakako gazte batek arduratuta idatzi digu. Arduratuta eta batez ere amorratuta, bere ideia irekiekin koherentea izateak uste baino lan gehiago ematen diolako. Gazte honek ez du gure sexologoari gomendioak eskatzeko idatzi, bere hitzetan, gainerako irakurleen iritziak eta esperientziak jasotzeko bidali omen digu idatzi hau:

“Gutxi gorabehera bi urte daramatzat nire neskalagunarekin. Pozik nago, gustuko dut eta elkar maite dugu. Bai ni eta baita bera ere, sexu askearen aldekoak izan gara beti. Ideia irekiak ditugun bi pertsona gara eta horregatik, harreman liberal baten aldeko apustua egin genuen hasieratik. Modu horretan, elkarrekin bizitzaz gozatzeko prest azaldu ginen, baina, era berean, beste neska-mutil batzuekin suertatzen zitzaizkigun aukerei uko egingo ez geniela erabaki genuen.

Horrela bada, beste edozein bikoteren antzeko harremana mantentzen dugu, ezberdintasun bakar batekin: nire neskalagunak nire baimena dauka beste mutil batzuekin ‘enroiatzeko’ eta alderantziz.

Nik betidanik defendatu izan ditut mota honetako harremanak eta sekula ez nuke pentsatuko nirekin bat datorren neska bat aurkituko nukeenik. Dena den, egoera uste baino txarrago daramat. Ni ez naiz inoiz beste inorekin ‘enroiatu’ eta nire neska, aldiz, bai.

Duela gutxi, adibidez, kanpina hartu eta elkarrekin kontzertu batzuk ikustera joan ginen Nafarroara. Autoan geundela, ‘gaur ligatzeko gogoz noa’ esaldia bota zuen nire neskak eta ni sutan jarri nintzen. Berari ez nion nire amorrua erakutsi, baina, egoera jasangaitza izan litekeela iruditu zitzaidan. Onartzea kostatzen zaidan arren, nire sentimenduak nire ideiekin bat ez datozela konturatu naiz orain. Ez dakit zer gertatu zaidan.

Zer egin dezaket? Zuetako norbait egoera berdinean dago? Bion artean hartutako erabaki bat da, nola esan orain ia ez dudala jasaten? Zuen hitzak behar ditut.”

Alaitz Artozabal

View Comments

  • koherentea izateak batzutan horrelako egoera zailak ere ekartzen ditu...

    zuen filosofiarekin bat nator baina "akats" bakarra ikusten dut..

    agian berriro "adostu" beharko zenituzkete "arauak"..hau da..ligatu beste batzuekin eta aske izatearekin aurrera baina komentario mingarriak ekiditea agian ere baloratzekoa litzateke..

    "gaur ligatzeko gogoz noa" bezalakoek ez baitute inora eramaten...

    ez dakit zerbaitetan lagundu dizudan, zaila da eta..hala ere, zuen balentria txalotzen du..bikote askok nahiko lukete beste neska-mutilekin egin eta bere bikoteari planteatu beharrean nahiago dute bat, edo erreprimitu, edota bi, engainatu eta "adarrak jarri"

  • Gai politte gaurkoa... Nik uste det denborakin harreman sentimentalak aldau itten diela, ta hasieran beste mutil batzurekin enrollatzeko asmoa baldin banuen, gero ez. Agian alperkeriagatik edo erosotasunagatik, jarrera aldatu eta nahiago dut bikotekidearekin bakarrik ibili, baina hori hitz egin behar da...
    Izan e, eziñezkoa iruitzen zait bikotekideetako batek beste batzuekin ibili nahi izatea eta besteak ez...
    Itxuran oso polita dirudi pareja liberalaren asuntoak, baina nik onartu behar dut ezingo nukeela egin: 1- Ligatzeko txarra naizelako 2- ezingo nukeelako aguantatu nere bikotekidea beste batekin larrua jotzen ari dela pentsatu eta lasai egon...

  • Jo Maixabel zupai gomendio onak!

    Niri antzeko zerbait gertatu zitzaidan eta onena berarekin hitz egitea izan zan. Lehenengo aguantatzen ibili nintzan baina ezinezko bihurtu zan egoera.

    Esaiozu, igual bera be eztabil oso gustora.

  • Nire ustez, bikote harremanetan bi kontu ematen dira batera:
    - Gure bikotekideak besteekin harremanak edukitzen dituenean mina sentitzea.
    - Naiz eta oso maiteminduta egon, beste neska / mutilekin harremanak izateko gogoa edukitzea.

    Horri aurre egiteko bikote harremana zehaztu behar da. Orrokorrean inplizituki edo hitz eginda zera aukeratzen da; bikotekidea ez den besteekiko harremanik ez edukitzea. Horrela gutxiago gozatzen da ezin baita gustoko beste inorekin sexua eduki, baina ez da sufritzen, zure bikotekideak ez duelako mina egiten dizun harremanik izango.
    Zuen kasuan beste harrama mota aukeratu duzue: Mina izan baina gehiago gozatu.
    Zure kasuan problema bata dago, aukeratutako harremanaren zati txarra pairatzen duzulako baina zati ona ez. Zaila da holakorik jasatea.

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago